GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-04
Izaro AULESTIARTE
Etenik gabe, dolua berriz ezkerraldean
·Bi Euskal preso politiko hilik kartzelan

Igor Anguloren heriotza gaitzesteko, ehunka lagunek egin zuten bat Ibaetako Foroak Santurtzin deitutako elkarretaratzera. Alderdi asko eta gehiengo sindikala han ziren, baina, halabeharrez, egungo kartzela politikaren aurkako aldarrikapen ozenak esangura berezia hartu zuen. Han jakin zuten Aranjuezetik jasotako azken berria; berriro dolua eta negarrak nagusi, bai eta haserrea ere.

Xingoladun ikurrinak eta dolu sentimendua nagusitu ziren atzo ere Santurtzin, baina bertan Igor Anguloren heriotza salatzeko egin beharreko hitzorduek eguerdi parterako bestelako esangurarik ere hartu zuten, halabeharrez.

Astelehenean Cuencako espetxean aurkitu zuten Angulo gazte santurtziarra hilik, eta haren omenezko mobilizazio andana zegoen antolatuta atzorako. Ibaetako Foroak berak, bere baitan dituen sindikatu eta eragi-leek, nazioko elkarretaratzera deitu zuen Udaletxeko plazan, eguerdian. Hala, aurretiaz ere hantxe ziren, adibidez, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE sindikatuetako eta Hiruko delegatu ugari, beste ehunka herritar bezalaxe; egungo espetxe politika amaitzeko aldarrikapenak bilduta guztiak ere.

Nolanahi ere, 11.45ak aldera plaza inguruan beste aldarte batek hartu zuen nagusitasuna. Poliki-poliki zurrumurruak hedatzen hasi ziren bertaratutakoen artean, eta agerikoa zen zerbait gertatu ezezik, albistea ez zela inorentzat atsegina.

Portugaleteko Roberto Saiz euskal presoaren izena eta bere heriotzaren berriak mututu zuen azkar lagun ugari. Beste hainbatek sakelako telefonoari ez zioten etenik ematen, eta isiltasun orokorrari eskutik lotuta iritsi ziren lehen negar mal- koak ere. Gertukoa zuten oso LABeko ordezkariek berek, eta haien samin aurpegiek argi asko hitz egiten zuten.

Gainera, Angulo santurtziarra izanik, Ezkerraldeko bizilagun anitz ere han zeuden lehenagotik, bere heriotza salatzeko bilduta, eta asko eta asko astindu egin zituen bigarren presoaren gaineko notiziak.

LABeko buru Rafa Diezen ahotik entzun zen gero bost eguneko epera iritsi gabe jazotako bigarren euskal presoaren heriotzaren konfirmazioa.

Gertatutakoa salatu eta gero, aldiz, haren hitzei lekukoa hartu zien aurretik ere iragarrita zegoen mobilizazioak. Ordu erdian, preso politikoen herriratzearen aldeko banderolak eta dolu ikurrinak alboan zituela, «Euskal presoak Euskal Herrira. Dagozkien eskubideen jabe» leloa zuen pankartak bildu zituen inguruan herritarrak.

Isiltasun tartearen ondotik, Santurtzin egunotan maiz entzun den Sorozabalen martxak zabaldu zion bidea, megafonia zeraman auto batetik, segidan plazatik abiatu zen manifestazioari.

Bizilagunek jendarteari jakinarazi ziotenez, baimena zuten lehenagotik herrian mobilizazioa egiteko eta bigarren albistea medio, hitzordua Santurtzitik Portugaletaraino hedatzen saiatu ziren gero. Baina Ertzaintzak ez zuen baimendu.

«Herriak ez du barkatuko»

Hala, «Herriak ez du barkatuko» ozenaren ildotik, bigarren pankarta zabaldu zuten LAB eta ezker abertzaleko kideek, honako leloaz: «Dispertsioaren aurka, euskal presoak Euskal Herrira», eta aurretik, berriz ere, presoen etxeratzearen aldeko banderolak zein krespoi beltzdun ikurrinak.

«Igor, Roberto, gogoan zaituztegu», «Amnistiarik gabe bakerik ez», «PSOE hiltzaile PNV laguntzaile», «La dispersión tortura y asesina» zein «Si ésta es vuestra paz no la queremos» oihuak bota zituzten gero herriko kaleetan ehunka lagunek. Eta, hori bai, aurretik eta atzetik, egunotan moduan, ertzainen zaintzapean.

Izan ere, goizean goizetik giro nahasia izan zen Santurtzin bertan. Igor Anguloren «hilketa» salatzeko mobilizazio anitz antolatu ziren Euskal Herri osoan, baina herri bizkaitarrean horietara ezezik greba egunera ere dei egin zuten; eta erantzuna izan zuen.

Hain justu ere, Merkatari Elkarteak zein Ostalaritzak bat egin zuten deialdiarekin, eta arratsaldera arte saltoki eta taberna gehientsuenek ateak itxita zituzten herriko presoaren heriotza gaitzesteko. Lokal gutxi batzuetan, banketxeak kasu, pikete aritu ziren zenbait lagun, eta ertzainak haiekin batera sartu ziren barrura arte. Goi- zean goiz Ertzaintzak herria «hartuta» zuela salatu zuten gerora bizilagunek. Datu gisa, eguerdi partean Udaletxeko plazan zazpi furgoneta zeuden guztia zaintzen, eta plaza bera zeharkatzen zuten, herritarren haserrerako.

Portu aldean Anguloren 150 bat bizilagun eta lagun prentsaurrekoa ematen saiatu ziren, baina Ertzaintzak, zenbait lagun identifikatzeaz gain, galarazi egin nahi izan zuen. Arrapaladan bada ere, komunikatu bat irakurtzen utzi zioten gazte bati, eta «Igor erahil» egin dutela salatu zuten.«Estatu krimena» dela esan eta EAJren jarrera gogor deitoratu zuten.

Gaur Santurtzin «Dispertsioaren aurka euskal presoak Euskal Herrira» lelopean deitutako omenaldi ekitaldira ere dei egin zioten gizarteari, 17.30ean. -



«Basta ya de esta noria de la muerte»

RAFA DIEZ USABIAGA | LAB

Desde Santurtzi, el líder de LAB advirtió al Gobierno del PSOE de que «no se pueden construir nuevos escenarios desde políticas carcelarias que provocan muertes». Expresó su «rabia» por la muerte de los dos presos políticos e instó «a decir ‘basta ya’ a esta auténtica noria de la muerte de la política carcelaria». «Ha llegado el momento de dar el salto a la movilización. No podemos permanecer impasibles ni esperando quién será el siguiente», añadió. concluyó.



«Es la dispersión la que mata»

EUSTAKIO URANGA | ELA

También Eustakio Uranga denunció que «es la política de dispersión la que mata y busca destruir a la persona, porque es una política de venganza que endurece las penas». Asimismo, manifestó que «ya basta de esa vulneración salvaje de los derechos humanos», y subrayó que «es necesario cambiar de política carcelaria por otra en la que los derechos de los presos y de sus familiares sean respetados». EHNE y ELB también exigieron el fin de la dispersión.



«Es hora de dar pasos hacia la paz»

ARALAR

Tras considerar que «la situación se está volviendo insostenible», Aralar llamó a todos los agentes políticos y sociales a «trabajar unidos para superar los daños que están generando la política de dispersión y el conflicto». En un comunicado, mostró su solidaridad a la familia de Roberto Sáiz y destacó que «es hora de dar pasos hacia la paz». Así, instó a ETA y al Gobierno español «a que den la tregua y las medidas de distensión necesarias para iniciar el diálogo».



«Es imprescindible una investigación»

BATZARRE

Batzarre mostró sus condolencias a la familia de Roberto Sáiz y consideró «imprescindible» que se investi- gue si el trato médico recibido por el portugalujo ha sido el correcto o ha existido «algún tipo de negligencia médica, o por parte de los responsables de la prisión, de cara a depurar responsabilidades». También insistió, mediante un comunicado, en la necesidad de un cambio en la política penitenciaria que acabe con la dispersión y cumpla la ley.



«Sumisión de Lakua a leyes españolas»

ANV

ANV pidió una «reflexión» al Gobierno de Madrid «para modificar lo primero su política represiva judicial-penal» y al de Lakua «por su sumisión a las leyes españolas». En una nota de prensa, mostró su adhesión a los actos a celebrar por Sáiz y criticó a los «españoles», que según indicó, «os lleváis sanos a nuestros jóvenes y los sacáis muertos. Que más da si los mata la prisión o los matáis en la prisión, son crímenes de Estado». También responsabilizó al PNV.



«El responsable de todo esto es el PSOE»

ASKATASUNA

El organismo antirrepresivo reiteró que la muerte ayer del preso portugalujo ha sido consecuencia de la política carcelaria y la dispersión, responsabilizando así directamente al PSOE. En una nota de prensa, también exigió después a los agentes vascos, así como a los de los estados francés y español, que se comprometan para poner fin a la política de dispersión, al tiempo que instó a toda la ciudadanía vasca a secundar las movilizaciones a celebrar estos días en protesta por estas dos últimas muertes.



«Usar a los presos para el chantaje»

SEGI

Segi resaltó que es el Gobierno español «el mayor responsable político» de las muertes de Angulo y Sáiz, aunque denunció también la responsabilidad del PNV. En su opinión, hechos como estos evidencian que el Gobierno de Madrid «pretende utilizar a los presos políticos vascos como un mecanismo para el chantaje». De todos modos, en su nota hizo un llamamiento a «salir a la calle y seguir luchando con más fuerza que nunca» ante los últimos acontecimientos.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea