GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-04
- Liga Federala
Maulek lehen postuari eutsi behar dio

BAIONA

Liga Federalean, Bigarren Mailan, Maulek sailkapeneko lehen postuari eutsi behar dio bihar Hagetmautien zelaian irabazita. Zuberotarrak denboraldi paregabea egiten ari dira, eta garaipen hau lortuta, igoera fasea jokatzeko txartela gero eta gertuago izango dute.

Igoera fasea jokatu nahi duten beste bi taldeak Bokale eta Nafarroa dira, eta horiek huts egiteko askoz ere tarte gutxiago dute. Lapurtarrek Stade Langonnais hartuko dute, eta Nafarroa Beherekoek Bergeracoisen zelaian arituko dira.

Bestelako helburuak ditu Angeluk, mailari eusteko borrokan ari baita, eta horretarako ezinbestekoa dute garaipena. Lapurtarrek Bazasen zelaian jokatuko dute. Partida guzti horiek bihar jokatuko dira, 15.00etan hasita.

Lehen Mailan, Donibane Lohizunek oraindik bi aste ditu igoera faseari heltzeko. Bitartean hori prestatu beharko dute.

Ohorezko B Maila

Ohorezko B Mailan, euskal derbia jokatuko da gaur Gernikan, bertako taldea eta Durango neurtuko dira, 16.00etan hasita. Etxekoentzat garrantzi handia dauka garaipenak, igoera fasea jokatu nahi badu. Durangok, berriz, arriskuko postuetatik ihes egin nahi du. Hernanik erabateko lasaitasuna lortzeko Oviedon irabazi behar du, gaur, 16.00etatik aurrera.

Bihar, berriz, Ohorezko B Mailako igoera fasea hasiko da, eta Gaztedi Gasteizko taldeak Avilesen, Asturiasen ekingo dio bihar, 11.00etan hasita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea