GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-04
- Berezkoen Bakarkako finala
Patrick Ozafrain txapelduna da faborito nagusia
·Paxkal Ezkurraren aurka neurtuko da Donibane Garazin, gaur arratsaldean

DONOSTIA

Patrick Ozafrain eta Paxkal Ezkurra gaur arratsaldean neurtuko dira Donibane Garaziko Garat trinketean, 18:00etan hasita. Egungo txapelduna, Ozafrain, aterako da finala irabazteko hautagai nagusi, baina makina bat izerdi bota beharko du helburua lortu nahi baldin badu.

Ozafrainek azkeneko bi txapelak jantzi ditu; batzuen ustez hirugarrena ere beharko omen zuen, izan ere, orain dela bi urte uko egin zioten pilotariek lehiaketa horri. Iaz arte Frantziako Federazioak antolatzen zuen txapelketa, baina pilotariekin izandako ezadostasunak medio, uko egin zioten. Beraz, han zer gertatuko zen ezin esan. Ozafrainek, multzo burua zenez, ez du final-laurdenak bitarte jokatu beharrik izan. Lehen partidan asko sufritu behar izan zuen garaipena eskuratzeko, 38 kintze egin baitzizkion Idiartek. Superprestigioan ez zen bere mailan aritu, eta lehen partidan horrenbeste sufritu behar izateak zaleen zalantzak ugaritu zituen.

Bankakoak, ordea, errezelo guztiak trinketean uxatu zituen, eta 15 kintzetan utzi zuen Andde Kurutxari. Finalean sartu zen, eta bere hautagaitza argi eta garbi aurkeztu zuen. Bakarka sakea garrantzitsua izaten da, baina ez zuen horren beharrik izan, hiru besterik egin ez zituen arren oso erraz eraman baitzuen garaipena. Hori bai, pilota sarean sartzen ongi asmatu zuen, eta horrek bidea ederki bigundu zion.

Paxkal Ezkurrarentzat estreineko finala izango da, baina bakarka pilotari aparta da. Amateurretan dena irabazi du, eta 25 urte besterik ez izan arren, bere estreineko txapel handia jantzi nahi du.

Urruñakoa ere multzo burua zen, eta ez du final-laurdenak bitarte jokatzen hasi beharrik izan. Han, Larretxea 18an utzizuen. Zuraidekoa ere faboritoen artean zegoen, baina Paxkalek ez zion inolako aukerarik eman. Finalerdietan Sebastien Sorhuet zuen aurrez aurre, eta hor ere astindu handia eman zion, 25ean utzi baitzuen.

Beraz, garbi utzi du txapela lortzen badu ez dela horrenbesteko ezustea izango. Berezkoetan daramatzan lau urte hauetan oso maila handian ibili da, tartean beherakadaren bat edo beste izan badu ere, beti goi mailan aritu baita. Adituen ustez, Ozafrainekin batera dagoen atzelaririk onena da. Hala ere, garbi dauka finala beste gauza bat izango dela. Orain arteko partidak aurrelarien aurka jokatu ditu, eta gaurkoa atzelari baten aurka izango du. Berez, jokatzeko era aldatu egin beharko du.

Garateko jaialdia 17:00etan hasiko da, eta finalaren aurretik, Etxegarai eta Etxeto Bielle eta Istillarteren aurka arituko dira nor baino nor.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea