GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-11
Arteagako eta Urrozko lan heriotzak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte

BILBO

Aste honetan Arteaga eta Urrotz herrietan izan diren bi lan heriotzak salatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo, Bizkaian eta Nafarroan.

Sondikako Izarza industrialdean, berrogeita hamar bat pertsona bildu ziren Electricidad Martin enpresaren egoitzatik gertu. Enpresa horretako 23 urteko langile bat hil zen joan den asteazkenean elektrokutatuta, eta ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuak lan istripu hori salatzeko elkartu ziren. Bilboko Plaza Biribilean, berriz, CCOO sindikatuko kideak elkartu ziren. Bertan, enpresen «axolagabekeria» gogor kritikatu zuten.

Iruñean eta Tuteran ere mobilizazioetara deitua zuten, astelehenean Iruñea-Jaca autobidea eraikitzen ari zela hildako langilearen omenez. Nafarroako hiriburuan elkarretaratzea egin zuten ELAk, LABek, EILASek eta ESK-k, Iruñeko Gobernuko Herri Lanen Sailaren egoitzaren aurrean, «Lan istripu gehiagorik ez» leloarekin. Hain zuzen ere, Urrotzen hildako pertsona sail horrek azpikontratatutako langilea zen.

Bestalde, Batasunak, Urrozko lan istripuarekin egin bezala, prentsa adierazpen bat kaleratu zuen atzo Arteagako lan heriotza salatzeko. Gasteizko eta Nafarroako gobernuek gertakari horiek amaitzeko neurriak noiz hartu behar dituzten galdetu ondoren, ezker abertzaleak «eguneroko odol isurketa hori» amaitu behar dela nabarmendu zuen. «Langileei ezin zaie heriotza zigorrik aplikatu, eta gaur egun egunero gertatzen ari direnekin hori da langileei eskaintzen zaien gauza bakarra», esplikatu zuen.

«Prekarietatearen eraginez hiltzera kondenatuta dauden langile asko eta asko ari dira lanean», erantsi zuen Batasunak, eta Lakuako eta Iruñeko gobernuek gertatzen diren lan heriotzen «ardura nagusia» dutela berretsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Una joven de Donibane tiene rota la cadera por una agresión policial
Euskal Herria
EA se plantea suspender su presencia activa en Udalbide-Udalbiltza
Kirolak
Zubiaurre y el Athletic, condenados
Jendartea
El último preso aparecido muerto había denunciado al ex subdirector de Seguridad
Kultura
Manterola: «La escultura de Oteiza sacraliza el mundo, lo que es un rasgo antimoderno»
Euskal Herria
Batasuna advierte al PSOE que atacar a un interlocutor es atacar al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea