GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-05
Bi unibertsitate eredu aurrez aurre
Bi unibertsitate eredu guztiz ezberdinen arteko talka, horixe izan zenatzo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako campusean hainbat eta hainbat lagunek euren begiez ikusi ahal izan zutena, Euskal Herriak Bere Eskola taldearen ekimenez. 

Euskal Herriak Bere Eskola taldeak Euskal Unibertsoa izeneko ekimena egin zuen atzo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako campusean. Aurtengoa bigarren edizioa izan da, iaz EHUko Leioako campusean egin baitzen. Horren helburua Euskal Herriak beharko lukeen unibertsitateak nolakoa izan beharko lukeen definitze aldera bidea zabaltzea da, eta horretarako hainbat tailer, mahai-inguru, hitzaldi eta ikuskizun antolatu zituen EHBEk.

Saioek harrera ona

EHBEk atzorako osatutako egitaraua zabal bezain anitza izan zen, ingurumenarekin zerikusia duten gaietatik hasi eta informatika gaietara joaten baitzen, tartean beste hainbat gai eta azpigai jorratuz. Gune bereizietan banatutako lantalde ezberdinetan parte hartu zuten ikasle kopuruari erreparatuta, Euskal Herriko egoera ekonomiko-juridikoen gainean ziharduena izan zen interesik gehien piztu zuena. Izan ere, bosgarren guneko lehen saioan, 18/98 makrosumarioaren gaineko hitzaldia entzutera 37 lagun joan ziren, baina bigarren saioan, «Euskal Herriak ekonomikoki biziraun dezake?» galderapean jorratu zenean, hirurogei batu ziren.

Baina beste guneetan ere jende asko bildu zen. Lehenean, adibidez, non energia iturrien gainean jardun zuten, 20 bat lagun bildu ziren; Euskal Herrian egondako software askeekin lotutako esperientzien gainean mintzatu eta tailer praktiko bat garatu zuten bigarren gunean, aldiz, hamar bildu ziren. Eskola gatazkei buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak ere harrera oso ona izan zuen, lehenean 35 inguru eta bigarrenean 25 batu ziren. Laugarren gunean, azkenik, nekazaritzarekin eta lurrarekin loturiko gaiak landu ziren, Euskal Herriko nekazaritza ereduen gainean lehendabizi, eta mendi eta baso kudeaketaren gainean ondoren. Horietan ere 30 eta 20 lagun bildu ziren hurrenez hurren.

Harrera on hori ez zen harritzekoa izan, gai horiek jorratzeko hainbat irakasle eta pertsona jantziren parte hartzea ziurtatu baitzuten EHBEko kideek: AHTren aurkako asanbladako kideak, unibertsitate irakasleak, hainbat informatika enpresetan adituak, soziologoak, pedagogoak, biologoak, kazetariak, abokatuak, artzainak, nekazariak, sindikalistak eta EHNEko kideak, besteak beste. Gaitegi anitzarentzako aditu oso anitzak.

eztabaida demokratikoa

EHBEko kide Ibai Redondok adierazi zuenez, atzo argi geratu zen bi unibertsitate eredu daudela: «Bat EHBEk planteatzen duena, eta bestea UPNAk, Espainiako Gobernuak planteatzen duena». Azken horiek ere onartzen dute akatsak dituela euren ereduak Redondoren arabera, eta horiek konpontzera dator Bologna. EHBEren ereduak bi puntu nagusi ditu: lehena ikasle, irakasle eta langileen oinarrizko eskubideak errespetaraztea, eta, bigarrena, Karlos Santamariaren hitzak («euskal kultura eta hizkuntzaren alma materra izan beharko lukeen euskarazko unibertsitatea behar da»). Biak proposatzea dela zilegi esan zuen, baina orain, beharrezkoena, «eztabaida demokratiko eta integrala» lortzea dela. Nahiz Estatu espainoleko ezaugarri nagusiena ezta- baida ez izan (LOUk eta abarrek erakusten dute), EHBEk horren alde borroka egin, lortu eta garaipena eskuratuko duela ziurtatu zuen Redondok. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea