GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-05
- Urrezko harri-jasotzea
Bi norgehiagoka handi izatekoak dira

DONOSTIA

Urrezko Harri-jasotze lehiaketan, bi norgehiagoka handi izatekoak dira. Biek etzi jokatuko dituzte, Urduñan eta Idiazabalen, aizkolariekin batera.

Bizkaian, Barinaga-Ostolatza Izeta II.a-Landarbideren aurka neurtuko dira. Lehendabiziko bikoak estreinako jardunaldian irabazi zuen, eta berriro ere saioa bereganatuko balu, finalerdietan izateko urrats handia egingo luke.

Bi txapeldun handi izango dira lehian, eta horrek ikusmina areagotzen du, aurrez aurre izango baitira Izeta II.a eta Ostolatza. Garbi dago txanda libreko saioak erabakiko duela. Harri txikiarekin Izetak nagusi izan behar luke, eta Ostolatzak, handiarekin. Txanda librekoan ere bi bikoak lana gogotik egiteko prest izango dira, eta litekeena da saio ederra izatea.

Idiazabalgo ekinaldiak ere ikusmina piztu du lau harri-jasotzaile handi izango baitira. Alde batetik, Izeta III.a, iazko txapelduna, eta Goenatxo II.a neurtuko dira, eta, bestetik, Perurena I.a eta Saralegi. Leitzar harri-jasotzaile horiek bikoa osatuta lehen aldiz ikusi ahal izango dira lehiaketa batean. Biek dira Euskal Herrian harririk handienak jaso dituzten kirolariak, baina IñakiPerurena orain txikiekin dabil, eta berak izango du harri horiek jasotzeko adura. Saralegi, berriz, handiekin arituko da.

Biko horrek inongo aurkezpenik behar ez duen bezalaxe, besteek ere ez dute behar. Alde batetik, Izeta III.a izango da. Aiarrak iaz txapela jantzi zuen Aimar Irigoienekin batera, eta harri txikiekin gaur egun onenetakoa da. Alboan, Goenatxo II.a izango du. Horrek urte askotan jantzi du EuskalHerriko harri handien txapela, eta horiek ere biko galanta osatzen dute. Aizkolarien arteko dema interesgarria da, eta hori ere horrelaxe da. Idiazabalgo pilotalekuko harmailak gainezka izango dira. Bi proba horietan egin beharreko lana bera izango da. 100eko zilindro berria berdindu nahian hasiko dira, eta gero 200eko errektangularra izango dute, bi horiek banaka. Gero, txanda librean, 100eko bola eta 113ko kubikoa izango dituzte lanerako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea