GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-05
- Buruz Buruko Txapelketa
Irujo: «Peña merezita iritsi da final-laurdenetera»
·Beizamako atzelaria «armak aprobetxatzen» saiatuko da

DONOSTIA

Buruz Buruko txapela irabazteko faboritoa, Juan Martinez de Irujo, eta Txapelketako ezustekorik handiena, Kepa Peñagarikano, atzo izan ziren Donostiako Atano III.ean bihar jokatuko duten neurketarako pilotak bereizten. Arazorik ez zen izan, eta biek Punpako bina pilota aukeratu zituzten, antzeko ezaugarri eta pisukoak ­104,4 eta 104,7 gramokoak Iberoko aurrelariarenak eta 104,1 eta 104,9 gramokoak Beizamako atzelariarenak­.

Martinez de Irujok biharkoa du txapelketa honetako aurreneko neurketa. Entrenamenduetan sentsazio onak izan ditu, eta partida hasteko geratzen diren segundoak ere kontatzen ari dela onartu zuen.

«Ondo nagoela uste dut. Entrenamendu onak egin ditut, Binakako Txapelketako sasoia mantentzekogai izan naiz eta azkenaldian jokatutako binakako neurketetan maila ona eman dut. Peñaren aurkako partida noiz iritsiko zain nago», azaldu zuen Iberokoak.

Biharko aurkariari buruz hitz politak baino ez zituen esan. «Lau partida irabazita iritsi da final-laurdenetara, eta norbait hona merezita iritsi bada, hori bera da. Eskuinarekin asko gozatzen ari da, pilota eskuan sartzen duenean altuera handia ematen dio eta gurutzatzen ere fin dabil», argudiatu zuen Iberokoak.

Bera faborito kantxaratuko den arren, ez da batere fidatzen. «Nire jokoa egiten badut, badakit aukera asko ditudala irabazteko, baina buruz buru edozer gauza gerta daiteke. Edoizeini irabaz diezaioket, baina galdu ere edozeinen aurka gal dezaket», esan zuen.

Peñagarikanoren aurka noizbait buruz buru jokatu ote duen galdetu zioten, eta ondo gogoratzen ez badu ere, azaldu zuen: «Uste dut gazte mailan Egian jokatu genuela elkarren aurka, baina bikoteka, profesionaletan, inoiz ere ez». «Emaitza gogoratzen al duzu?», galdetu zion lankide batek. «Galdu, seguru», erantzun zuen ziur, eta guztien barre algarak eragin zituen.

Peñagarikano, gogotsu

Kepa Peñagarikano da Gipuzkoak duen ordezkari bakarra. Beizamakoak txapelketa biribila jokatu du, baina ez da horrekin konformatzen.

«Beti dago zerbait galtzeko. Buruz Buruko final-laurdenetara ez da egunero heltzen, eta Irujoren aurka ezin da nahi den guztietan jokatu. Gauzak zail jartzen saiatu beharko dut, eta zorte pixka batekin, zergatik ez dut, bada, irabaziko?», galdetu zuen.

Nolako jokoa egin behar duen ere jakin badaki: «Nire armak aprobetxatzen saiatuko naiz. Boleaz sartzeko aukera kendu behar diot, eta ea gauzak zail jartzen dizkiodan. Hala eginda, burua galtzen du batzuetan, eta hori egiten saiatuko naiz».

Eskuak ondo errekuperatu ditu, eta gogotsu dago. «Teorian lasai jokatu beharko nuke, baina zaila da. Ni gozatzera irtengo naiz kantxara», esan zuen.



Beloki y Patxi Ruiz buscan el billete para semifinales

DONOSTIA

Rubén Beloki y Patxi Ruiz tienen una cita importantísima hoy ­23.00­ en el Labrit de Iruñea, donde el vencedor del choque se hará con el billete para disputar las semifinales. Ambos pelotaris llegan al choque con diversos problemas físicos, aunque las características de ambos apuntan a un duelo duro y equilibrado. El zaguero de Burlata se ha recuperado bien de la microrotura de fibras sufrida en el abductor derecho, pero no tiene la misma confianza. Sin embargo, el cuatro veces campeón del mano a mano es una garantía en la modalidad. Patxi Ruiz saldrá como favorito. El de Lizarra ya fue semifinalista el año pasado.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea