GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-11
EAJ Lurzoru Legearekin egiten ari dena salatu dute PSEk eta Ezker Abertzaleak
Lurzoruaren Legearen eztabaidak aurrera jarraitzen du, baita kritikak ere. Jeltzaleek aurkeztu zuten proposamena deuseztatu zuten atzo PSEk eta Ezker Abertzaleak. Lehenengoak aurretik sinatutako akordioan «aldaketa mamitsurik» ez duela onartuko berretsi zuen; bigarrenak, aldiz, hirukoak eta PSEk hitzartutakoaren «parekoa» dela aipatu zuen. Ponentzian gertatzen ari den «nahasmenaz» hitz egin zuten PPk eta Ezker Abertzaleak.

GASTEIZ

Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Lurzoruaren Legeak hainbat talderen artean desadostasunak sortzen jarraitzen du. Alde horretatik, EAJk aurkeztu duen proposamena kritikatu zuen atzo Ezker Abertzaleak taldeko Julian Martinezek. Funtsean, aurretik PSEk eta hirukoak sinatutako akordioaren parekoa dela aipatu zuen, eta «ez batak ez besteak» ez dutela etxebizitzarekin dagoen arazoa inolaz ere konponduko adierazi zuen.

Udalen hirigintza planifikazioaren inguruko artikuluei zuzenketak proposatzea baino ez duela egiten aipatu zuen, «desarautzea aregotzeko asmoarekin». Era berean, proposamena «despotismo hutsez» aurkeztu duela salatu zuen, eta elkarrizketa parlamentarioen «arau guztien gainetik» pasatu dela eta «egundoko zurrunbilo politikoa» eragin duela. Hori guztia dela-eta, etxebizitzaren eskubidea bermatuko duen proiektu berri bat has dezatela eskatu zien legebiltzarkideei.

Martinezen aburuz, EAJren mugimendu berri horrek agerian uzten du Lurzoruaren Legearen atzetik dauden «interes ekonomikoak eta alderdikoak». Alde horretatik, «jokoan diru asko» dagoela eta inork «pastelaren banaketatik kanpo ez duela geratu nahi» salatu zuen. Horiek hala, etxebizitza bat eskuratzea gehien behar dutenek «lehen bezain zaila» izango dutela ohartarazi zuen.

«Apur bat galduta»

Egoera horren adierazle gisa, proiektuaren aurka azaldu diren eragileak aipatu zituen. Baina eraikitzaile eta sustatzaileen oniritzia jaso duela gaineratu zuen Ezker Abertzaleak taldeko kideak. Amaitu aurretik, Lurzoruaren Legea aztertzen ari den ponentzian gertatzen ari den «nahasmena» nabarmendu nahi izan zuen, idazki bat baino gehiago daudelako.

Azken hitz horiek berretsi zituen PPko legebiltzarkide Anton Danboreneak: «Memento honetan, jada ez dakigu zehaztasunez zein den eztabaidatu behar den testua». PSEk, Aralarrek eta hirukoak sinatutako akordiotik at geratzen diren taldeak «apur bat galduta» daudela jakinarazi zuen. Hori dela-eta, datozen egunetan berrosatutako idazki bat aurkeztuko dutela espero duela esan zuen; artikulu bakoitza non geratzen den jakiteko, Danboreneak gaineratu zuenez. Ezker Batuak eta EAJk kritika horiek gutxietsi zituzten ponentzia egin zuten bitartean.

PSE ere Lurzoruaren Legeaz mintzatu zen. Jeltzaleek aurkeztutako proposamenarekin «arduratuta» jarraitzen duela aditzera eman zuen Jesus Lozak. Modu horretan, «aldaketa mamitsurik» ez dutela onartuko aipatu zuen beste behin ere. Hala ere, itxaropentsu agertu zen. Gainera, Lozak nabarmendu zuen EAJren azkeneko mugimendu horrek aurrez ikusita zegoen egutegia ez aldatzea eta proiektua, ekaina aldera, Gasteizko Ganberako osoko bilkuran bozkatzeko prest egotea espero duela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
El comité de Volkswagen reclama que «se reabran las negociaciones»
Mundua
Italiako lema hartzeko bidea zabalik du Prodik
Euskal Herria
Sanz quiere revocar la Transitoria, pero admite que no tiene apoyos suficientes
Euskal Herria
El tribunal permite al fiscal interrogar a un testigo que no era el anunciado
Euskal Herria
Hospitalizado tras sufrir un accidente por la dispersión
Euskal Herria
Nuevo encierro en la UPNA por un plan de euskara
Mundua
El «escándalo Clearstream» hunde a De Villepin y salpica ya a Chirac
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea