GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-14
200 manifestari Baionan Inmigrazio Legearen aurka
·Elkarretaratzea Lapurdiko hiriburua zeharkatu zuen manifestazio bihurtu zen

Beste behin ere ozenki aldarrikatu zuten atzo arratsaldean Baionara joan zirenek Estatu frantseseko Barne ministro Nicolas Sarkozyk aurrera atera nahi duen inmigrazio lege berria bertan behera utz dezatela, «guztiz bazter dezatela».

BAIONA

«Erabili eta botatzeko inmigrazioaren aurka elkartutak» kolektiboak eginiko deialdiari erantzunez, berrehun bat lagun bildu zen atzo Baionako herriko etxearen aurrean Estatu frantsesak onartu nahi duen Inmigrazio Legea «guztiz bazter» dezatela eskatzeko. Deialdia egin zuen kolektiboaren izenak argi adierazten duenez, Barne ministro Nicolas Sarkozyk bultzatzen duen lege proiektu berriak «erabili eta botazeko» elementutzat hartuko ditu etorkinak, eta egitasmo hori bertan behera utz dezatela exijitzeko bildu ziren atzo berrehun bat lagun.

Hitzordua arratsaldeko 16.30erako jarria zuten Baionako herriko etxearen aurrean, eta bertara 200 lagun inguru bildu zen. Hori ikusirik, antolatzaileek elkarretaratzearen ordez, manifestazio bat egitea pentsatu zuten, baita egin ere.

Mobilizazio horretan, hainbat alderditako eta pentsamoldeko jendea elkartu zen: alderdi sozialistako kideak, CLKIkoak, Batasunekoak, Abertzaleen Batasunekoak, Marx-en lagunak izeneko elkartekoak, Lapurdiko kostaldeko musulmanen elkartekoak, eta abar.

Une oro manifestarien buruan joan zen lema nagusia “Askatasuna, berdintasuna eta duintasuna denontzako” izan zen. Horiek herriko etxetik irten eta Suprefeturarainoko bidea egin zuten, berriz ere, 18.00ak inguruan, herriko etxearen aurrera itzultzeko.

«Eskubide guztiak»

«Erabili eta botatzeko Inmigrazioaren aurka elkartuak» kolektiboko kide batek hartu zuen hitza bertan, eta ozen eta argi aldarrikatu zuen Sarkozyren Inmigrazio Legea «guztiz baztertu» beharra. Haren arabera, Legearen helburu bakarra, «onartezina» haren hitzetan, etorkinez baliatzea da, eta, alde horretatik, beste hainbat inmigrazio legeren antzera, «giza drama» bat dela adierazi zuen. Hala ere, kasu hau berezia dela ere nabarmendu zuen, gainerakoak baino «larriagoa», «etorkinen eskubide guztiak» urratzen baititu.

Era berean, milaka lagun bildu ziren atzo Parisen lege proiektu hori bera gaitzesteko, 35.000 inguru, antolatzaileen arabera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
4.000 pasos más contra la dispersión
Jendartea
Hasta que se le dé la palabra a los ciudadanos...
Ekonomia
«La anchoa es una especie única en el mundo que tenemos que preservar»
Mundua
La otra América se impone en la cumbre de la capital austriaca
Kirolak
El final más cruel para un proyecto y una idea autodestructiva
Euskal Herria
«Ha llegado el momento de materializar los compromisos en el proceso democrático»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea