GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-27
Orereta Abesbatza Pablo Maloren filmean kantari

ERRENTERIA

Orereta Abesbatzak, Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren haur koruak, Pablo Maloren “La sombra de nadie” filmaren musikaren zati bat grabatu du.

Kantari gazteek Aitor Amezagak Donostiako zine zuzendariaren bigarren filmerako sortutako musika kantatu dute Imanol Elizasuren zuzendaritzapean. Suspenseko filma da eta joan den udaberrian filmatu zen Lekarozeko barnetegiaren hondakinetan.

Orereta Abesbatzak joan den uztailaren 20an burutu zuen grabaketa Errenteriako Maria Donea Zeruratzea Parrokian. Zine 1 eta Media Films-eko Luis Goya eta Ainara Leundak ekoiztu dute filma eta Maria Jesus Valdes, Jose Luis Garcia Perez, Manuel Moron, Vicente Romero eta Philippine Leroy-Beaulieu dira, besteak beste, antzezle nagusiak. Emanaldiak erabat asebete zituen filmaren arduradunak.

Hau Maloren bigarren lana da “Frío sol de invierno”ren ondoren. Harekin zuzendaritza berriari zegokion Goya saria eskuratu zuen, beste hainbat sariren artean.

Abesbatza Llangollengo (Gales) koruen jaialdian izan da hil honetan beste 14 herrialdetako beste hainbat abesbatzarekin batera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Al menos 54 trabajadores han perdido la vida en accidente laboral en Euskal Herria
Mundua
La ONU pidió diez veces a Israel detener los ataques que mataron a sus observadores
Iritzia
Israel, envalentonada
Ekonomia
BBVA aumenta un 84% el beneficio neto hasta junio
Euskal Herria
«Epaiketak gelditu eta artxibatu behar dira», exijitu du 18/98+ lan taldeak
Euskal Herria
Nafarroa gatazkaren parte dela nabarmendu dute NEBk eta Batasunak Iruñeko hitzorduan
Euskal Herria
PNV y PSE observan condiciones para constituir la mesa en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss