GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-02
Europako Armadaren militarrak Euskal Herrian egotea gaitzetsi du Askatasunak
Europar Batasuneko Armadaren batailoiak Iruñean koka daitezkeela dioten informazioen aurrean, horrek Euskal Herriak pairatzen duen militarizazioa handitzea ekarriko lukeela ohartarazi zuen atzo Askatasunak. Gainera, konponbiderako prozesuak aurrera egiteko esku hartze armatua eta errepresiboa desagertu behar dela nabarmendu zuen. «Ostean, euskal gizarteak erabakiko du Europako Armadaren militarrak barne hartu nahi dituen ala ez», agertu zuen.

IRUÑEA

Europako Armadaren batailoiren bat Iruñean kokatzeko aukera gogor gaitzetsi zuen atzo Askatasunak, eta horrek Euskal Herriak pairatzen duen militarizazio maila handitzea ekarriko lukeela ohartarazi zuen.

Hainbat egunkarik Europako Armadari buruzko informazioa argitaratu zuen aurreko astean, Europar Batasuneko hainbat estatutan 2008 urterako Europako Armada eraginkor egongo dela azalduz. Horrez gain, eta armadaren iturriak aipatuz, Battle Group izeneko taldea osatuko duten batailoi ezberdinak Iruñean koka daitezkeela ere agertu zen. Antza, beste batailoi batzuk Jacan egon daitezke.

Berri horri aipamena eginez, horrek Euskal Herriak pairatzen duen militarizazio maila handitzea ekarriko lukeela azaldu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak, eta gaur egun Euskal Herria Europako herririk militarizatuena dela nabarmendu zuen. «Iruñera militar gehiago ekartzeak Euskal Herrian militar gehiago egotea esan nahi du, baita gizartea arriskuan jartzen duten armamentu eta maniobra gehiago ere», ohartarazi zuen bidalitako prentsa ohar batean.

Gainera, konponbiderako prozesuaren azken helburua Euskal Herriak bere etorkizunari buruzko erabakiaren errespetua izan behar dela gogora ekarri zuen. «Estatu espainolak eta frantsesak ez dute prozesu honetan esku hartze armaturik sartu behar, ezta errepresiborik ere», plazaratu zuen Askatasunak. Izan ere, egun errepresioak «jasanezina den moduan» prozesua baldintzatzen duela salatu zuen.

Hortaz, Euskal Herrian dauden militar espainolek alde egiteko beharra nabarmendu zuen. «Euskal Herritik alde egin behar dute prozesua ez baldintzatzeko, haien eginbehar bakarra euskal gizarteak adostu eta erabakiko duena errespetatzea besterik ez baita», azaldu zuen. «Ostean, Euskal Herriak erabakiko du Europako Armadaren militarrak barne hartu nahi dituen ala ez», helerazi zuen amnistiaren aldeko mugimenduak.



Una unidad de «reacción rápida»

BILBO

El Cuerpo del Ejército Europeo fue creado en la 59 Cumbre francoalemana celebrada en La Rochelle, en mayo de 1992. Desde entonces, se han adherido otros tres estados: Bélgica, el Estado español y Luxemburgo.

Su efectivos alcanzan los 50.000 militares y es operativo desde el 30 de noviembre de 1995.

El Cuerpo del Ejército Europeo se inscribe en el marco de las fuerzas puestas a disposición de la Unión Europea Occidental (UEO) y también puede intervenir como tal si la OTAN así lo pide. Las obligaciones del Cuerpo del Ejército Europeo, bajo el control político de la UEO, fueron reguladas en el acuerdo que se firmó el 24 de setiembre de 1993, mientras que su disponibilidad hacia a la OTAN se plasmó en el acuerdo del 21 de enero de 1993. Este ejército puede ser movilizado para misiones humanitarias, evacuación de ciudadanos, operaciones de el restablecimiento o el mantenimiento de la paz. Además, desde junio de 2001, se ha transformado en un «cuerpo de reacción rápida» que se encuentra a disposición tanto de la UE como de la OTAN.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El futuro de Cuba se decide en la isla
Jendartea
Críticas a la actuación de los vigilantes de seguridad del metro en Algorta
Mundua
Israel prosigue con su agresión, en la que ha matado a un millar de libaneses
Kirolak
Se presentará un recurso ante el Tribunal Constitucional
Mundua
Fidel Castro delega sus cargos a causa de una operación quirúrgica
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss