GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-02
- Trinketa
Waltarik eta Irujok azterketa garrantzitsua izango dute Modernen

U.A.
DONOSTIA

Baionako Masterra amaierara iristen ari da, eta gaur ­20.00etan­ Waltari-Martinez de Irujo eta Ibarrola-Ozafrain bikoteek finalerdietako aurreneko kanporaketa jokatuko dute Moderne Trinketean. Lehenengo biek osatzen duten bikoteak pilotazale ugari erakarriko du, eta harmailak bete egingo direla ziurtatuta dago.

Pilotari kubatarra orain urte bi izan zen azkenekoz Euskal Herrian, eta nahiko maila txukuna eman zuen trinketeko munduko txapelduna izandakoak. EPB enpresarekin fitxatu behar zuela zirudien, baina ez zuen bere Gobernuaren baimenik jaso eta bere herrira ez itzultzeko erabakia hartu zuen. Ordutik inork gutxik jakin du non egon den. Orain hogei bat egun Euskal Herrira etorri zen, eta Pilote Passion enpresan amateur bezala aritu eta gero EPBn tokia izan dezakeela erakutsi nahi du. Gaurkoa, beraz, aukera polita izango du.

Juan Martinez de Irujo izango da Waltariren bikotea. Buruz Buruko txapeldunak atzelari lanak bete beharko ditu, baina horrek ez du beldurtzen. Izan ere, trinketean asko jokatutakoa da Iberoarra ­Waltari txapeldun izan zen Munduko Txapelketan parte hartu zuen­, eta dituen baliabideekin edozer gauza egin dezake. Orain arte entrenamendu gutxi egin dituen arren, maila ona erakutsi omen du.

Waltarik eta Irujok, hala ere, zaila izango dute partida aurrera atera eta finalean sartzea, aurrean Ibarrola eta Ozafrain izango baitituzte.

EPBkoek oso bikote indartsua osatzen dute. Patrick Ibarrola aurrelariak sakea du bere armarik onena, eta ezkerra izanik ondo moldatzen da tantoak amaitzerakoan.

Patrick Ozafrain, berriz, atzelari handia da. Zaharrer Segi taldean hasitako gizona, esate baterako, egungo Bakarkako txapelduna da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El futuro de Cuba se decide en la isla
Jendartea
Críticas a la actuación de los vigilantes de seguridad del metro en Algorta
Mundua
Israel prosigue con su agresión, en la que ha matado a un millar de libaneses
Kirolak
Se presentará un recurso ante el Tribunal Constitucional
Mundua
Fidel Castro delega sus cargos a causa de una operación quirúrgica
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss