GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-05
Osalanen kontrako erasoa errebindikatu dute

GASTEIZ

Osalanek Gasteizen duen egoitzaren kontra uztailaren 29an gas bonbona txiki batez, suziri batez eta aerosolez osaturiko lehergailuarekin egindako erasoa beren gain hartu dute ezezagun batzuek; langileek pairatzen dituzten lan istripuak salatu dituzte. «EAJ, EA eta EBren lan politika neoliberalak aldi baterako kontratuen edo azpikontrataten bitartez pre- karietatera kondenatzen gaitu. Segurtasun eza, lan erritmo ikaragarriak, ordu estrak, genero zapalkuntza... Hori da euskal langileriaren eguneroko ogia, Osalanek ezkutatzen duen errealitate gordina», adierazi dute.

«Joseba Azkarraga moduko politikari faxistek patronalaren aurrean makurturik datu hotzak eta hitz politak soilik saltzen dizkigute, eta gure izerdiz eta odolez enpresariek poltsikoak betetzen jarraitzen dute», gaineratu dute. Honakoa azaldu dute jarraian: «Kapitalismora lotzen gaituzten kateak apurtu, eta euskal langileok bizi dugun esplotazio egoerari aurre egin behar diogu. Indibidualismo eta alienaziotik ihesi, klase kontzientzia garatu, eta antolakuntza eta borrokaz, kapitalismoaren zutabeak birrinduko dituen Euskal Herri sozialista eraiki behar dugu».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss