GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-08-05
Eneritz ITURRIAGA | Txirrindularia
«Etapa bat behintzat irabazten saiatuko naiz»

Beste hainbat neska bezala, Eneritz Iturriaga bere burua «lodi» ikusten zuelako hasi zen txirrindularitzan. Joan den larunbatean hirugarren Espainiako Txapelketa irabazi zuen erlojupekoan eta bere hurrengo helburua gaur hasiko den Tourrean ahal duen mailarik onena ematea da. Badaki zaila izango dela, baina etapa bat irabaztea gustatuko litzaioke, behintzat.

­Lehengo eguneko garaipena Espainiako Txapelketan lortzen duzun hirugarrena da. Hiru horietatik zeinek egin dizu ilusio handiena?

Garaipen guztiak desberdinak dira. Lehenengoa, adibidez, «loditasunari» irabaztea izan zen. Lehengo urteko garaipenean, nire bigarrenean, alegia, faboritoa nintzen eta ez nuen aukera galdu. Oraingoan, ordea, oso desberdina izan da. Denboraldi erdia egon naiz bizikleta ukitu gabe eta oso berezia izan da garaipena. Hiru hilabete egon naiz geldi mononukleosi gaixotasunagatik, eta gauzak ondo ateratzea oso berezia da.

­Kostatu al zitzaizun forma hartzea mononukleosiaren gaixotasuna pasatu ondoren?

Bai, nahiko gogorra izan zen. Martxoa, apirila eta maiatzaren erdira arte egon nintzen geldi gaixotasunagatik. Bi hilabete eta erdi geldi pasatu ostean oso gogorra izaten da berriro hastea. Horrela, astiro-astiro hasi nintzen, gauzak ondo eginez. Gainera, gauza hauetarako «bastante burra» naiz, eta, azkenean, nik uste nuena baino hobeto atera zaizkit gauzak.

­Zein izaten da zure entrenatzeko metodoa edo sistema?

Normalean mutilekin entrenatzen dut, eta horrek erritmoa ematen dit. Bestalde, ariketa aerobikoak, anaerobikoak, igoerak, lautadak eta erlojupekoa ere egiten ditut. Hau da, denetik praktikatu eta entrenatzen dut sasoian egoteko.

­Janaria ere kontuan hartzen al duzu?

Bai, janaria asko hartzen dut kontuan. Badaude neska batzuk segituan pisua hartzen dutenak. Horregatik, saiatzen naiz pisuari eusten eta dieta berezia egiten.

Bestalde, lasterketa bat dagoenean karbohidratoak hartzen ditut hasi baino lehen eta amaitutakoan, muskuluentzat oso ona baita. Lasterketan, berriz, «barritak» eta «power gelak» hartzen ditut indarrari eutsi ahal izateko.

­Zer espektatiba dituzu orain hasiko den Tourrean?

Nire taldeko neska batzuek ez dute lasterketan parte hartuko. Nahiko nekatuta daude denboraldian zehar asko korritu baitute. Orain deskantsatzeko ordua iritsi zaie.

Tourrean, berriz, 40 kilometroko erlojupeko lasterketa bat dago taldeka. Hor denbora asko galduko dugu, hala nola, bost edo sei minutu. Beraz, hori jakinda, ezin gara joan sailkapen orokor bat disputatzera. Hala ere, nik ahal dudan hoberen egingo dut. Etapa bat irabazteko saiakera egingo dut, behintzat.

­Tourraren ostean, zer intentzio duzu?

Tourraren ostean Italiara joango naiz. Bertan, Kluben Munduko Txapelketan parte hartuko dut. Ondoren, Frantzian, bost eguneko beste txapelketa bat korrituko dut. Azkenik, Austriako Mundialera joango naiz.

­Norbait berezia izendatuko al zenuke zure karreran zehar?

Nire gurasoak eta lagunak beti egon dira hor, bai une onetan baita txarretan ere. Beti eman didate behar nuen laguntza, eta are gehiago aurtengo gaixotasuna eduki ondoren. Bestalde, Abadiñoko alkatea eta esponsorrak ere izendatu behar ditut, beren konfiantza eskaini didatelako beti.

­Amaitzeko, zer esango zenieke animatzen zaituzten pertsona guztiei?

Web orrialdea Interneten jarri genuenetik mezu asko iritsi zaizkit. Batzuk animatzeko eta beste batzuk, gertatzen den bezala, asmo txarrez bidalitakoak dira. Hala ere, animatzeko mezu horietan lasai egoteko esaten zidaten une txarrak pasatu nituenean mononukleosi gaixotasunarekin.

Horrela, lagunei, nire entrenatzaileari, Doriri eta Joxeani ere eskerrak eman nahi dizkiet beren laguntzagatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss