GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-19
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
·GARAk aurreratutako albistea atzo goizean egin zuen publiko Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak

DONOSTIA

«Astillero Arraun Taldeak Kontxako Banderan parte hartzeko egindako eskaria dela-eta, dagokien erakundeei kontsultak eginda eta KATeko batzordea osatzen duten udal talde politikoen iritziak entzun ondoren, talde honi aurtengo Banderan parte hartzeko gonbitik ez egitea erabaki da. Deialdiko seigarren oinarriak dioenaren harira, ez baita ikusten artikulu honetan jazotako lehiaketetan parte hartzea eragotzi dion ezohiko arrazoirik». Hala egin zuen publiko Donostiako alkate eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeko arduradun nagusiak, Odon Elorzak, GARAk atzoko egunkarian aurreratutako albistea. Beraz, Astillero ez da Kontxako Banderan izango.

Goizeko hamarrak aldera batu ziren KATeko ordezkariak Donostiako udaletxean azken erabakia hartzeko. Luze eztabaidatu eta gero, Odon Elorzak aditzera eman zuen harturiko erabakia.

Azkenean, aurten aldatutako Donostiako arautegia izan dute kontuan erabakia hartzerako orduan. Zenbait federaziorekin ­Euskadikoa eta Estatu espainolekoa, besteak beste­ eta Traineruen Kluben Elkarteko hainbat taldetako ordezkariekin izandako bilerek, beraz, ez dute KATen erabakian inolako pisurik izan.

Odon Elorzak Astillerori gonbitik luzatuko ez zitzaiola esan zuenetik erreakzioak alde batetik zein bestetik iritsi ziren. Kantabriako presidente Miguel Angel Revillarenak izan ziren, ohi bezala, adierazpen polemikoenak. Astillerori gonbitik ez egitea «bidegabekeria» zela adierazi zuen. «Euskal arraunak ez du onartu nahi kantabriarron nagusitasuna, eta horregatik hartzen dituzte halako erabakiak», azaldu zuen.

«Eurek beste hizkuntza bat hitz egiten dute. Beti irabazi nahi dute, eta horrela jarraitzen badute arraunak harri-jasotzea edo aizkora bezala izaten amaituko du, eskualdera mugatuko den herri kirol bat», aipatu zuen.

Hogei ontzi izango dira sailkatze proban

Hilaren 31n Kontxako Banderako sailkapen estropadan 20 talde izango dira lehian. TKEko 12 ontziek egingo dute arraunean ­Hondarribiak, Castrok, Oriok, Predeñak, Cabok, Zarautzek, Arkotek, Urdaibaik, Mecosek, Zumaiak, Laredok eta Pasai Donibanek­; KAEko zazpik ­San Pedrok, Trintxerpek, Getariak, Isuntzak, Ondarroak, Pontejosek eta Zierbenak­. Meira izango da Galiziako Ligako ordezkaria. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss