GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-24
Hildako bat eta zauritu bat Azpeitian izandako istripuan
Langile bat hil zen atzo Azpeitiako Corrugados enpresan gertatutako lan istripu batean. Arratsaldean izandako ezbehar honetan beste langile bat zaurituta gertatu zen. Goizez, beste istripu bi izan ziren Sopuertan eta Ezkoriatzan. Egun berean, Nafarroako UGTk esan zuen ezbehar kopurua %1,1 igo dela herrialdean azken urtean.

IRUÑEA

Azpeitiako Corrugados xaflalan enpresako langile bat hil zen atzo lantegiaren galdara eremuan izandako leherketa baten ondorioz. Gaueko zortiretarako minutu batzuk falta zirenean izandako lan istripuan bigarren langile bat zaurituta gertatu zen. Ezbeharrean zauritutako pertsona Zumarragako hospitalera eraman zuten. Biak portugaldarrak ziren.

Egun berean, beste bi lan istripu egon ziren Sopuertan eta Eskoriatzan. Sopuertako ezbeharrean, Castro Urdialesko JM.R.S. 58 urteko langileak hanka moztu zuen motozerrarekin eta Eskoriatzakoan, aldiz, 60 urteko JM.A.E. zauritu egin zen baratzean erabiltzen ari zen goldearen marrazetako zati bat hankara erorita. Langileak Gurutzetako eta Arrasateko ospitaletara eraman zituzten, hurrenez hurren.

Istripu gehiago

Bestalde, Nafarroako UGTk argitu duenez, Nafarroan lanean emandako ezbehar kopurua %1,1 igo da azken urtean. Zehazki, 2005eko eta 2006ko urtarrilaren eta uztailaren artean izandako istripuak alderatuz atera dute datua.

Sindikatuak iaz urtarrilaren eta uztailaren artean 7.445 istripu egon zirela esan zuen eta aurten epe berean, aldiz, 7.530 izan direla. Etxetik lantokira iritsi bitartean izandako istripuak kontuan hartuta, gainera, kopurua handitu egiten da, 636tik 667ra, hau da, %4,9ko igoera ikusten da. Era berean, heriotza istripuak %9,09 igo dira, istripu arinak %1,3 eta larriak, aldiz, %14.

Sektoreka, Maria Jose Latasa Lan Osasuneko zerbitzuaren arduradunak esan zuen istripu gehienak Industrian gertatu zirela eta ondoren, Zerbitzuetan. Eraikuntzan, berriz, ez da hazkunde handirik izan, %0,1, baina aipatu behar da Eraikuntzako istripu asko Zerbitzuetan zenbatzen dituztela, langileak Aldi Baterako Laneko Enpresen bidez kontratatzen baitituzte.

Alde horretatik, sindikatuko Ekintza Sindikaleko Mariano Zufia idazkariak «Nafarroako Gobernuari, enpresei eta azpikontratatutako enpresei Laneko Arriskuen Prebentzio Legea betetzeko» eskatu zien. Zubiak sindikatuak legea betetzen duten ala ez jakiteko enpresa berrietara joaten hasi direla argitu zuen «aurreko urteetan ikertutakoen jarraipena alboan utzi gabe».

Era berean, datu horiek guztiak ikusita Maria Jose Latasak UGTk zazpi gida atera dituela argitu zuen. Horiek egiteko 2.500 bat enpresa bisitatu dituzte eta «langileek arriskuen informazio orokor eta espezifiko oso gutxi» dutela ikusi ahal izan zuten, «baita neurri zuzentzaileen gainean ere», gaineratu zuen.

Horrela, sindikatuak orain arte argitaratutako hamabost sektoretako eta «gaurkotasuneko gaien» gaineko beste sei gidei beste zazpi horiek gehitu dizkie; Lorezaintzaren, Kautxuaren, Egurraren, Nekazaritza eta Abeltzaintzaren, Komunikabideen, Bulegoen eta Logistikako Bidaia Antolatzaileen gainekoak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Los gobiernos más ricos afrontan el sida según sus intereses geopolíticos»
Jendartea
Semaf ve imprudente hablar sólo de un error humano en el siniestro del tren
Euskal Herria
El edil de Laudio se exculpa y cuestiona a los testigos
Ekonomia
Hildako bat eta zauritu bat Azpeitian izandako istripuan
Mundua
La gestión de la guerra hace tambalearse al equipo de Olmert
Kultura
Hainbat herritako doinuek hartuko dituzte Getxoko kaleak irailaren 1ean
Kirolak
Suspenden cautelarmente la decisión del CAT
Euskal Herria
Etxerat acusa a Madrid y París de mantener una «política criminal»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss