GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-24
Bilboko Aste Nagusia
Behin sabela beteta, Plaza Barriko arkuak Payaren eta Estiballesen bertsoz jantzi ziren

BILBO

Batek baino gehiagok ez zuen gosalduko atzo, Bilboko Plaza Barrian izan zen bertso bazkarira tripa hutsik zuela agertzeko. Plazako arkuek, hamabost euroan, pasta entsalada, biribilkia saltsan eta hostopila dastatzera joan ziren berrehun lagunen bisita izan zuten.

Bazkariak ordu bat eta erdietarako hasi behar bazuen ere, ordu biak eta hamar arte ez ziren mahai luze biak bete, Abante eta Hau Pittu Hau Konpartsetako kideek aurretiaz dena prest zuten arren. Behin hasita, berehala heldu ziren heldu beharreko denak, baina aulki guztiak beteta egon arren, bazkari osoa zutunik eta eskuak gora izango zen Marijaia agertu arte hutsune handia egon zen. Bi ordu igaro eta gero, bazkalosteak sortzen duen logurari aurre egiteko, bertsoak kantatzeari ekin zioten. Fredi Paya eta Arkaitz Estiballes bazkari osoan presente egon zirenen ordua heldu zen, beraz. Biak prest egon arren, bertso saioari hasiera ematearen zeregina beste batek izan zuen. Izan ere, Aste Nagusiko txupinera Marta Gerrikabeitiak bere gain hartu zuen bertsolariak aurkeztearen betebeharra. «Klase handiko gizonak» zirela zioen bertsoa lau haizeetara zabaldu zuen.

Hasiera-hasieratik, polemikaz betetako bertsoak izan ziren bien ahotan, eta Marivi Bilbao pregoilaria bazkarian ez izatea izan zen ardatza. «Gaur batek egiten du dena, gastuetan aurrezteko» salatu zuen Fredi Payak. Argazkilariek ere ezin izan zuten ihes egin haien atzaparretatik, horiei zuzendutako bertsoak bota baitzituzten. «Bota bat aurretik, beste bat perfiletik», esan zuen Fredi Payak. Txosnetako kideek ere txantxak jasan behar izan zituzten, eta Kaxkagorrikoek, adibidez, parrandazaleen ospea jaso zuten. «Jaia egiten dute eta borroka gutxi», esan zuen Arkaitz Estiballesek. Bizkaitar eta gipuzkoarren arteko ika-mikak ere bertsoetan islatu ziren. «ONGa bihurtu gara, denak hartzen ditugu hiri honetan», abestu zuen Payak, eta guztien barreak sorrarazi zituen. Halaber, politikak lekua izan zuen, euskal presoak Euskal Herrira etortzearen aldeko errimak ozen entzun baitziren.

«Hemen bakea eta justizia nahi badugu lehenbailehen etorri behar dira euskal presoak Euskal Herrira», kantatu zuen Estiballesek. Ildo beretik, Payak hurrengo mezua helarazi zuen kantaturiko hitzen bitartez: «Danak etxera ekarri arte, ez da egongo bakerik». Azkenean, agur esateko ordua heldu zen eta, hori ere, abestuz egin zuten: «Mila esker eta hurrengora arte».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Los gobiernos más ricos afrontan el sida según sus intereses geopolíticos»
Jendartea
Semaf ve imprudente hablar sólo de un error humano en el siniestro del tren
Euskal Herria
El edil de Laudio se exculpa y cuestiona a los testigos
Ekonomia
Hildako bat eta zauritu bat Azpeitian izandako istripuan
Mundua
La gestión de la guerra hace tambalearse al equipo de Olmert
Kultura
Hainbat herritako doinuek hartuko dituzte Getxoko kaleak irailaren 1ean
Kirolak
Suspenden cautelarmente la decisión del CAT
Euskal Herria
Etxerat acusa a Madrid y París de mantener una «política criminal»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss