GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-14
- Berezkoak (Sarako Torneoa)
Muskarditz eta Ezkurra II.a erraz nagusitu dira
·Dirua nabarmen atera zen Larretxearen eta Ozafrainen alde, baina ez zuten asmatu

MUSKARDITZ - EZKURRA II 50

LARRETXEA - OZAFRAIN 32

SARA

Rene Muskarditzek eta Paxkal Ezkurrak irabazi zuten atzo udako azkeneko torneoa. Sarako festekin amaitzen da udako denboraldia, eta ezustean irabazi zutela esan behar, dirua behintzat nabarmen atera baitzen Larretxearen eta Ozafrainen alde.

Muskarditzek eta Ezkurra gazteak, ordea, norgehiagoka handia egin zuten. Hastapenetik hasi ziren bikain, eta inor konturatzerako 10-0 aitzinetik ziren. Zulo handia egin zuten, eta aurkariei hori gainditzea ezinezkoa egin zitzaien. Gainera, Muskarditzek eta Ezkurrak ia ez zuten hutsik egin final osoan zehar, eta Larretxeak eta Ozafrainek burua makurtu behar izan zuten.

Urruñako atzelariak atzean sekulako neurketa egin zuen. Erabat menderatu zuen Ozafrain, eta aurrean pilota ederrak uzten zizkon Muskarditzi, eta hark ez zuen barkatu. Gainera, Donibane Garaziko aurrelariak botearekin ere min handia egin zuen, guztira hamabost kintze egin baitzituen hasierako jokaldiarekin.

Larretxea ahalegindu zen jokoan sartzen. Ez zen gaizki aritu, baina oso pilota zailak izan zituen. Ozafrain, berriz, bere mailatik oso aparte ibili zen. Egia da Paxkalek ez ziola ezertan utzi, baina dakiena ez zuen erakutsi, eta finalerdietako astindua nabaritu egin zuen.

Eskerrak, gainera, azkenaldera txapela jantzi zuen bikoa lasaitu egin zela, horrek markagailua itxuratzeko aukera eman baitzien, bestela markagailuan aldea handiagoa izango baitzen. Amaieran Muskarditz eta Ezkurra II.a txapeldun, dudarik gabe, Sarako Torneoko bi pilotaririk onenak.

Joko berri

Urriaren 8an, Donibane Lohizuneko joko berrian bertako torneoa jokatuko dute. Ezkerraldea trinkete bat bezalakoa du, eta eskuinaldea frontoi bat bezalakoa. Bere garaian trinketeko eta frontoiko pilotariak batzeko egindako lekuak dira.

Urriaren 8an bi finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenengoan, Sorhuet-Etxeto Larretxea-Ezkurra II.aren aurka neurtuko dira, eta bigarrenean, berriz, Gonzalez-Ozafrain Irujo-Lasaren aurka. Finala, berriz, urriaren 9an jokatuko dute Donibane Lohizuneko joko berrian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss