GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-18
- Zaldi-mando probak
Olarrearen abereak eraman du Aiako apustu handia

DONOSTIA

Olarrearen abereak eraman zuen herenegun gauean Aian jokatu zen zaldi-mando apustua. Sekulako ikusmina piztu zuen neurketak, izan ere, gaur egun dauden bi abererik onenak neurtzen baitziren, baina aurreikuspen guztiak txiki geratu ziren, 1.114 ikuslek ordaindu baitzuten sarrera, eta jendea probatokira sartu ezinik ere geratu zen, erabat gainezka baitzen.

Probak sekulako ikusmina piztu bazuen, ezin esan Aiara bertaratu zirenek inongo damurik izango dutenik, sekulako apustua ikusi baitzuten. Bi abereek ikaragarrizko lana egin zuten, eta amaieran zaleek txaloen bidez eskertu zuten denen ahalegina.

Hasieran dirua Olarrearen aberearen alde atera zen, baina Urkiagaren lana ikusi ostean bere aldera pasatu zen; hala ere, amaierarako, berriro ere Asteasukoaren alde zegoen. Urkiagaren aberea izan zen plazaratzen estreinakoa, Isuzko eta Larrazabal itzain zituela. Artekariek 40 plaza baietz esaten zuten, baina oso aparte geratu ziren, ordu erdian harriari tiraka aritu ostean, 64 plaza egin baitzituen. Sekulako lana egin zuen abere horrek, eta orduan jarri zen dirua bere alde. Atzetik plazaratu zen Olarrearen aberea, Elordui eta Urrutia itzain zirela. Aurreko abereak ikaragarrizko lana egin baldin bazuen, ezin esan gutxiago egin zuenik honek, eta 29 minutu eta 15 segundotan ondu zuen aurrekoaren marka. Berak eraman zuen apustua, baita jokoan zeuden 6.000 euroak ere. Urkiagaren abereak 105 kiloko gainkarga eraman behar izan zuen, eta Olarrearenak, berriz, ez zuen bat bera ere eraman beharrik izan. Abereek 1.250 kiloko harria erabili behar izan zuten.

Olarrea gustura zegoen garaipenarekin: «Hau sekulakoa da, niretzat munduko gauzarik garrantzitsuena izan da», esan zuen saioaren amaieran. Asteasuarraren ustez, atzetik aritzeak mesede egin zion. «Gaurkoan dudarik gabe. Harria erabiltzeko erraza zegoen. Erakustaldi batean erabilita zegoen, eta azpialdea gastatuta bezala zeukan, eta atzetik aritzeak mesede handia egiten zuen. Aurretik ibili izan bagina, seguruenik ere berak irabaziko zuen», esan zuen.

Olarrearen ustez, honek errebantxa ekarriko omen du: «Uste dut baietz.Haiek ez dira gustura joan harriarekin, baina nik horrekin ez neukan zer ikusirik, bientzat gauza bera zen», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La solidaridad con De Juana supera muros y distancias
Euskal Herria
Mil kilómetros por mil razones
Jendartea
Garoña seguirá siendo una amenaza nuclear hasta 2009
Kirolak
Primer triunfo oficial de la era Ziganda
Kirolak
Un desastre para echarse a llorar
Euskal Herria
Millares de personas exigen que los presos vuelvan vivos a Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss