GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-18
- Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga -
Floren Nazabalek doi-doi hartu du mendean Donato Larretxea
·Sailkapen nagusian, Arantzako aizkolariak Etxarrikoari aurrea hartzen dio

DONOSTIA

Floren Nazabalek Irabazi zuen Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako azken-aurreko saioa, baina lan asko egin behar izan zuen Donato Larretxea mendean hartzeko. Atzoko saioaren ostean, Arantzako aizkolari beteranoak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Ikaragarrizko jendetza batu zen atzo Moredan, Araban, saioa ikusteko. Sei proba egin behar izan zituzten aizkolariek, eta amaieran Nazabal izan zen onena, 9,5 punturekin, Larretxeak bat gutxiago lortu zuen, eta Mindegiak, berriz, 6 batu zituen.

Enbor bat zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtu ziren hasteko, eta berdinean amaitu zuten Larretxeak eta Nazabalek, bakoitzak 37 kolpetan erditu baitzuen. Horren ostean, kana-erdikoa zutik moztu behar izan zuten, eta hor Larretxea izan zen azkarrena, enborra minutu eta 46 segundotan moztuta. Nazabal eta Mindegia sailkatu ziren atzetik.

Hirugarren proban ere Arantzakoa nagusitu zen. 45 ontzakoa zeinek azkarrago moztu izan zen egin beharreko lana, eta Larretxeak 51 segundotan bota zuen enborra. Atzetik izan ziren Nazabal eta Mindegia. Laugarren proban, bi 45 ontzako moztu behar izan zituzten. Bat zutik, eta bestea etzanda. Hori izan zen Nazabalek bereganatu zuen lehenengo proba. Mindegia eta Larretxea sailkatu ziren atzetik. Bosgarrengo saioa Larretxeak irabazi zuen. Zeinek 60 ontzakoa azkarrago bota zen egin beharreko lana, eta Arantzakoak minutu eta 46 segundotan amaitu zuen. Nazabal eta Mindegia sailkatu ziren atzetik. Azkenik, 2 kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituzten, eta Mindegia izan zen azkarrena, Nazabal eta Larretxea atzetik zituela. Orain, sailkapen nagusian, Larretxeak jarraitzen du lehen postuan Nazabalen aurretik, eta datorren igandean jokatuko da ligako azkeneko saioa. Han gertatzen dena gertatu, Larretxea, Nazabal, Arrospide eta Mindegia finala jokatzeko sailkatuta daude. Hala ere, azkeneko jardunaldian, lehen faseko lehen postua egongo da jokoan.

Lehiaketa ofizialak

Aizkolarien lehiaketa ofizialek badituzte jadanik finalak jokatzeko datak eta lekuak. Garrantzitsuena, Lehen Mailakoa, Tolosan jokatuko da urriaren 22an, eta bertan honako sei aizkolari hauek izango dira: Nazabal, Larretxea, Olasagasti, Azurmendi, Barberena eta Txapartegi. Hala ere, lehenengo finala datorren igandean jokatuko da Uharte Iruñean, eta bertan izango dira Bigarren Mailako aizkolariak. Otaño, Etxebeste, Senosiain II.a, Lopez, Mujika eta Zubiaga neurtuko dira.

Urriaren 12an, berriz, Hirugarren Mailako finala jokatuko da Basaurin. Horrako hiru txartel banatuta daude, baina beste hirurak oraindik erabakitzeko daude. Ugarteburuk, Otaegik, eta Teietxeak, behintzat, han izateko eginbehar guztiak beteta dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La solidaridad con De Juana supera muros y distancias
Euskal Herria
Mil kilómetros por mil razones
Jendartea
Garoña seguirá siendo una amenaza nuclear hasta 2009
Kirolak
Primer triunfo oficial de la era Ziganda
Kirolak
Un desastre para echarse a llorar
Euskal Herria
Millares de personas exigen que los presos vuelvan vivos a Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss