GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-10-14
Floren Aoiz
Genozidioak gogoan

Nobel sarien banaketa arrazoi ugariren araberako erabakia omen da. Interes ekonomiko eta politikoak nahasten dira, baita zientzia edota kulturaren munduan korapilatzen diren ikuspegiak, aukerak eta oportunismoak ere. Izan ere, gertatu da bake saria gerlazaleei ematea, eta oso eztabaidatuak izan dira beste batzuk, izugarrizko merituak zituzten lagun asko behin eta berriro baztertuta gelditu direlako. Aurtengo literatura Nobela turkiar idazle batek eskuratu du, eta laster gogoratu dira, bere sor- tzaile ibilbideaz batera, egin dituen salaketa politikoak, zehazki kurdu eta armeniarrek turkiar Estatutik jasotako tratu txarren gaitzespena. Une berean, mahai gainean jarri da Estatu frantsesean armeniarrek XX. mendearen lehen hamarkadetan pairatu zuten genozidioa.

Armeniarren kontrako erasoa ez zen nolanahikoa izan. Genozidiotzat jo izan da, hainbatek biktimen kopurua milioi batean kokatzen dute-eta; aldiz, turkiar Estatuak ukatu egiten du gertatu denik. Areago, Turkian delitu larria da genozidioa aipatzea, nazio nortasunaren aurka baitoa.

Ez dakit zein mailatan sariak genozidio hori (eta kurduen kontrakoa) gogoratzeko balio izanen duen, ezta horrek eragin zuzena izan duen ere idazlearen hautaketan, baina iruditzen zait berri ona dela estatuen alfonbra azpian ezkutatzen dena argitaratzea.

Zurikeria da gustuko ez dudana. Erraza da urrun edo aspaldi gertatutakoa salatzea, askoz ere errazagoa urrun eta aspaldi iragandakoa. Beste genozidio batzuk gordeta daude zigorgabetasunaren aterpean. Hussein kurduak hiltzeagatik epaitzen dutenak dira kurduak hiltzeko laguntza eskaini ziote- nak. Juduen kontrako genozidioaz baliatzen dira sionistak gaur egun beraiek gauzatzen ari diren palestinarren (eta libanoarren) genozidioa justifikatzeko. Katea luzea da, eta gurera ere iristen da. Duela 70 urte hasitako genozidioaren gainean eraiki baita monarkia «demokratiko» espainola. Emanen zioten Nobel saria Juan Karlos Borbon errege izendatu zuen Francisco Francoren agintepean egindako genozidioa salatzen duen idazle bati? Galdetu urriaren 12an ikur faxistak eskuetan Iruñean barna espainiar poliziakideen babesaz ibili direnei! Horiek 1936ko genozidioa gogoan dute, eta ozen aldarrikatu dute berriz eginen zutela, ahal izanez gero. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado español suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss