GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-14
Hezkuntza behar berrietarako prestatu nahi du EHBEk III. Nazio Mintegien bidez
Azken urteetan izandako urratsak aintzat hartu, eta Euskal Herriak Bere Eskolak hezkuntza esparruak dituen behar berriei erantzuteko indartu nahi du herri ekimena. Hala, urtarrilaren 13a bitartean III. Nazio Mintegiak egingo ditu Euskal Herrian barna. Prozesuan hezkuntza komunitatearen eta herritarren parte hartzea oinarrizko jotzen du.

DONOSTIA

EHBEk datozen urteetan burutu beharreko dinamikaren gaineko hausnarketa prozesu bat martxan jartzea erabaki du bere ibilbidearen balorazioa egiteko egin duen azterketa prozesuan. Asmo hori gorpuztuko dute III. Nazio Mintegietan. Atzo abiarazi zuten ekimena aurkezpen ofizialarekin, eta heldu den urtarrilaren 13a bitartean garatuko da Euskal Herriko makina bat txokotan «Hezkuntza plazara» izenburupean.

EHBEko hainbat kidek aurkezpenean aditzera eman zutenez, mintegiaren helburu behinena «Euskal Herriko hezkuntza esparruak dituen beharrei zein herritarrek dituzten askotariko hezkuntza eskaerei erantzungo dien herri ekimena sendotzea da».

Alde horretatik, hezkuntza esparruak azken bost urteetan izaniko garapenaren aurrean EHBEk oinarrizkotzat jotzen du hausnarketa integrala egitea eta «aldarrikapen taulatik haratago, hezkuntza eskubideak oinarri izango dituen EHBEren hezkuntza egitasmo integrala finkatzea eta lan-ildoak berritzea». Aldi berean, mintegien bitartez EHBEk erreferentzialtasuna areagotzea eta kide berrien prestakuntza sakontzea du xede.

Agerraldian azaldu zutenez, azken urteetan aldaketak gertatu dira, bai aldarrikapen taulan, eta bai EHBE herri ekimenean ere.

Aurrerapauso ugari

Lehen arloari dagokionez, Euskal Curriculumaren bidean emaniko aurrerapausoak; Euskal Unibertsitatearen sorreran eginiko urratsak eta mahaigaineratutako ekimenak, eskolak euskalduntzeko eragile ezberdinen iniziatibaz zein milaka norbanakoren determinazioak buruturiko ekimen jendetsuak» aipatu zituzten besteak beste. Herri mugimenduko kideek, ordea, ez zuten alboratu izan nahi Hezkuntza Sistema Nazionalaren antolaketa eta egituraketa ahalbidetzeko garatu diren aliantza esparru berrien sorrera eta euren barruan emaniko aurrerapau- soak. «Azken bi urteetan Nazio Garapenerako Biltzarrak eskaintzen dituen aukerei tiraka, eztabaidaren oinarriak finkatu dira eta datozen hilabeteetan, herritar guztiok beronen gainean eztabaidatzeko aukera izango dugu», nabarmendu zuten.

EHBEren barruan izandako aldaketei dagokienez, azken bost urteetan egindako sendotzea aipatu bazuten ere, mugak badirela azaldu zuten eta, alde horretatik aldarrikapen taularen inguruko gogoeta sakon bat egiteko premia dagoela onartu zuten. Bestalde, antolaketari eta hedapenari dagokionez, urrats berriak egiteko premia dagoela adierazi zuten, bai eta unibertsitate esparruan hausnarketa sakon bat burutzekoa ere. EHBEko kideek, halaber, «hezkuntza sistema propioaren aldeko herri mugimenduarekin batera, mugimendu pedagogikoa sustatzeko beharra» ikusi dute.



Parte-hartzea oinarri duen ekimena

DONOSTIA

«Hezkuntza plazara» izena eman diete EHBEko kideek mintegiei. Hezkuntza nazio baten lehentasun oinarrizkoenetako bat dela uste dute eta, hori dela-eta, hezkuntzaren gaineko kezkak, arazoak, ekarpenak... hezkuntza komunitate osoarenak zein herritarrenak direla uste dute. Hori dela-eta, mintegietan parte hartzeko dei egin diete guztiei. «Guztiok izango dugu parte hartzeko aukera herriz herri nahiz ikastetxez ikastetxe egingo diren eztabaida eta aurkezpenetan.

Dagoeneko Euskal Herriko hainbat txokotan hitzartuak dituzte aurkezpen eta mintegiak, baina herriz herri ez ezik, Euskal Herri osoko hezkuntza eragileekin aurkezpena egingo dute eta euren ekarpenak jasoko dituzte. Era berean, euren www.euskaleskola.org web orrian ere izango dira eztabaidatuko diren bi ponentziak, nahi duenak ekarpenak egin ditzan.

Guztien ekarpenak jasota, hezkuntza mugimenduko kideak izango dira EHBEren barne erabakiak hartuko dituztenak urtarrilaren 13an egingo den amaiera ekitaldian. Egun horretan, gainera, EHBEren urteurrena ospatzeko jaia egingo dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado espańol suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss