GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-14
Bihar Berara joateko deia egin du Udalbiltzak

BERA

Urte osoan Labiaga ikastolako lagunek eta Berako herritarrek egindako lanaren uzta jasotzeko garaia heldu da, bihar izango baita Nafarroa Oinez jaialdia. Beran dena dago prest Nafarroako ikastolen aldeko jaialdia egiteko eta Euskal Herri osotik bertaratuko diren euskaltzaleen uholdea biltzeko.

Eguna gerturatu ahala, Nafarroa Oinez-ekin bat egiten duten eragileak ugaltzen ari dira. Udalbiltzaren aburuz, ikastolen aldeko jaialdia «euskararen aldeko jai bat baino gehiago» da. «Hezkuntza sistema propioaren bidean egindako urratsen isla dira eta bide horretan aurrera jarraitzeko borondatearen adierazpentzat»jo dituzte era honetako jaialdiak.

Azken urteetan «hezkuntza sistema propioaren bidean urrats handiak» egin direla aitortu badu ere, urrats gehiago egiteke dagoela nabarmendu du Udalbiltzak, eta haien artean Euskal Curriculuma, Euskal Unibertsitatea eta eskolak euskalduntzea aipatu ditu.

Berako ikastolak egindako lana txalotzeko eta babesteko helburuarekin, Udalbiltzaren ordezkaritza bat bertan izango dela azaldu du erakundeak.

Euskal Herriak Bere Eskolak, Kilometroetan bezala, ikasturteko erronkak bilduko dituzten manifestuak banatuko ditu bihar Berako kaleetan barrena.

Guardia Zibila Bortzirietan

Bestalde, Askatasunak GARAri igorritako prentsa adierazpen baten bidez jakinarazi duenez, Bortzirietako eskualdean Guardia Zibilak kontrolen bidez Nafarroa Oinez-i begira giroa ernegatzen ari direla salatu du. Egun hauetan egindako hainbat errepide kontroletan, iganderako poliziakide gehiago ekarriko dituztela ohartarazi dutela azaldu du errepresioaren kontrako mugimenduak.

Askatasunak gogor kritikatu du Guardia Zibilaren jarrera, eta «indar armatuei ondo eusteko» deia egin dio Vicente Ripa Estatu espainoleko Gobernuko Nafarroako ordezkariari. Antolakunde horren arabera, horrelako jarrerek «Estatu espainiarraren inposizioa» argi uzten dute, «Euskal Herriaren aurka errepresioa eta eskubideen zapalketa behin eta berriz erabiliz».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado espańol suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss