GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-14
- Liga Federala
Nafarroa izango da etxean arituko den euskal talde bakarra


Nafarroa izango da etxean arituko den euskal talde bakarra

DONOSTIA

Astebeteko atsedenaren ostean, berriro ere abian izango da Liga Federala. Lehen Mailan ari diren euskal taldeetatik bakarrak jokatuko du etxean, Nafarroak. Maule eta Donibane Lohizune kanpoan arituko dira.

Nafarroak sekulako Liga hasiera egin du, jokatutako hiru partidetatik bi irabazi egin baititu, eta sailkapeneko goiko muturrean kokatu da. Hori kasualitatea ez dela erakutsi nahiko du, eta bihar Baigorrin arituko da Fleurantineren aurka.

Multzoko beste euskal taldeak ere ez du Liga hasiera txarra egin, Maulek, hain zuzen, partida bakarra galdu baitu. Hori bai, irabazi ere bakarra egin du, bestea berdindu egin zuen-eta. Hala ere, horiek ere sailkapeneko goialdean jarraitzen dute, eta zuberotarrek ere maila ona dutela erakutsi nahiko dute bihar Perigourdin taldearen zelaian.

Dudarik gabe, Donibane Lohizunek izan du euskaldunen artean hasierarik kaskarrena. Ustez bera da mailako euskal talderik onena, baina oraingoz ahulena dela erakusten ari da. Bolada txar horrekin amaitzeko Cahors taldeari irabazi nahi dio etxetik kanpo. Hiru norgehiagoka horiek bihar jokatuko dira 15.00etatik aurrera.

Bigarren Mailan, Bokalek Langon hartuko du etxean, aurrean jarraitzeko asmoarekin. Donapaleuk, aldiz, denboraldiko lehen garaipena lortu du, eta Nafarroa Beherekoek bide beretik jarraitu nahi dute orain. Horiek, bihar Fumelen zelaian jokatuko dute. Partida horiek ere bihar jokatuko dituzte 15.00etatik aurrera.

Ohorezko B Maila

Espainiako Ligan, asteburu honetan ere ez da jardunaldirik izango Ohorezko Mailan, baina Ohorezko B Maila abian jarriko da, eta hor hiru euskal talde arituko dira. Hernani, Gernika, eta Durango. Azken horrek Cornellaren zelaian jokatu behar zuen, baina partida hori atzeratu egin da.

Hernanik Valentzia hartuko du etzi etxean 12.00etatik aurrera. Gernika ere etxean arituko da, eta oren erdi bat geroago hasiko da Vigo taldearen aurka jokatu behar duen partida.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado español suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss