GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-14
- Top 14
Avironek etxean indartsua izan beharra dauka

BAIONA

Avironek etxean jokatu dituen azkeneko partidak irabazi egin ditu, eta Jean Dauguerreko puntuei eustera zelairatuko da gaur ere. Kontua, ordea, aurkaria da, Stade Toulosain puntako taldea baita, Liga irabazteko hautagai horietakoa.

Avironek garbi izan behar du, ordea, atzean geratu nahi ez badu garaipenak pilatzen jarraitu beharra daukala. Azken postuan jarraitzen du, eta aurrekoek ihes egiterik nahi ez badu, etxean sendoa izan beharra dauka. Berez, Tolosaren aurkakoa ez da bere ligakoa; hori galtzea normalena litzateke. Kontua da, ordea, Liga hasiera oso txarra izan duela eta galdu behar ez zituen puntuak galdu dituela, bai etxean, eta bai etxetik at ere.

Orain hasi dira komeriak. Azken postuan daude, eta hortik ireteteko hortzak estutu beharko dituzte, aurrean zein duten begira egon gabe. Hemen inork ez du barkatzen, eta aurrekoak ere ez daude lo, eta haien helburua Aviron lehenbailehen atzean uztea izango da, Liga amaieran aurkari bat gutxiago izateko. Hala ere, Avironek azkenaldian bere jokoa hobetu egin du, batez ere atzealdean. Denboraldi hasieran atzean zulo asko uzten zituen, eta aurkariek ederki aprobetxatu dituzte tarte horiek. Azkenaldian, badirudi hori apur bat konpondu dutela.

Egia da Liga hasiera honetan zuri-urdinek hutsune asko izan dituztela, baita jokalari kolpatu asko ere. Gaurko partidarako inoiz baino kolpatu gutxiago izango ditu. Hala ere, Nuñez Piossek, Berberian eta Rudzki ez dira jokatzeko moduan izango. Beste aldetik, ordea, Dourthe eta Tomuli osatu dira, eta biak arituko dira hasieratik. Garrantzitsua da Dourthe Avironentzat. Euskaldunen jaurtitzaileak ez darama, ordea, urte ona. Denboraldia hasi baino lehen min hartu zuen, eta lehen lau partidak galdu ostean itzuli zen. Bi besterik jokatu ez, eta berriro ere min hartu zuen. Ea bada, lesioek bakean uzten dioten. Tolosa ere ez da jokalari guztiekin helduko, hutsune bat baino gehiago izango baita taldean. Nyanga, Maka, Perugini eta Elisdalde ez dira arituko. Toloo, Albacete eta Montauriol itzuliko dira taldera. Okzitaniarrak sailkapeneko hirugarren postuan daude 23 punturekin. Aurten ere talde bikaina osatu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado español suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss