GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-10-20
Baraua euskal presoen konpromisoa iragartzen

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak atzo bi eguneko barauari hasiera eman zion estatus politikoa, amnistia eta autodeterminazioa aldarrikatzeko. Gauza asko entzun ditugu presoen gainean azken hilabeteetan: Sakabanaketa politika ez dela aldatu behar, Batasunaren egoera legalaren menpe dagoela, ETAren jarreraren araberakoa izango dela... eta, adierazpenak adierazpen, presoek berek argitu dute zein den beren papera prozesu honetan, eta paper hori ez da inola ere trukerako txanpon izatea. Kolektiboaren mintzaideek esan zutenez, gatazkari irtenbide demokratikoa bilatzeko konpromiso osoa du kolektiboak. Eta, konpromiso hori ez dator irtenbide indibidualik bilatzen dutelako, abian den prozesuaren alde sendo egin dutelako baizik. Baraualdi hau, beraz, prozesuak aurrera egiteko ekarpen gisa ulertu behar da. Estatus politikoa eta amnistia aldarrikatzen dute, beren izaera gatazka politiko baten ondorio delako, agerpen bortitzak izan dituena, oraindik alde batetik badituena, eta presoak berak dira horren erakusgarri. Berriro ere hain ezagun duten baraua hautatu dute borroka bide. Baraua, euren kaltetan ere, beren herriaren askatasun gosearen metafora gisa edo. -



Mejor tratamiento informativo de la violencia de género

El estudio “Tratamiento de la violencia de género en la prensa vasca”, realizado por el grupo «Género y Medios de Comunicación» de la Universidad de Deusto, observa una mejora de la prensa en la transmisión de información sobre violencia de género. «Aún queda camino por recorrer», afirma, pero cabe mostrar satisfacción por todo avance en ese campo. En lo que a GARA concierne, toda vez que dicho estudio destaca que la sensibilidad hacia este problema impregna las páginas de nuestro diario, la apuesta es atender la demanda de la sociedad vasca, cada vez más consciente de esa desigualdad, y el reconocimiento a nuestra labor sirve de estímulo para mejorar. -



Ondarroako ontzi bateko patroia hil da Arroxelan

Lan istripua asteazken gauean gertatu zen. “Goizaldi” izeneko Ondarroako ontziaren patroia zama lanetan ari zela pasatu zen ezbeharra. Jesus Mari Santamariak arraina deskargatu zuen Arroxelan, eta fenwick-a lonjan uztera zihoanean, orga irauli eta gainean erori zitzaion. Larramendi enpresarako lan egiten zuen patroia ondarrutarra zen sortzez, baina Bermeon bizi zen. Aurten 93 euskal langile hil dira. Arlo guztietan gertatzen dira istripuak. Izan ere, itsasoan lan egiten dutenek ondo baino hobeto dakite horrek dakarren arrisku berezia. Horrexegatik, arrantzaleen lan egoera oro har hobetzea premiazkoa da, baita segurtasuna handitzea ere. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss