GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-20
Mattin Elortza - Segiko kidea
Euskal Herrian aske ikasi, lan eta bizi

Joan den astean, Ibaetako Foroak antolaturiko manifestazioan, Gasteizko lagun batekin topo egin nuen. Parranda egiteko asmorik ote zuen galdetu nionean, ezetz erantzun zidan. Gazte egunera joateko dirua aurrezten ari zela. Horrelako egunek Euskal Herriko bazter guztietako gazteak ezagutzeko aukera eskaintzen zutela eta irriñoarekin, euskalkien xarma baliatuz ligatzeko egun aproposa zela erantzun zidan. Alta, aldarrikapen politikoekin galdua zela aitortu zidan. Euskal Herrian ikasi, lan eta biziz independentzia lelopean zergatik egiten zen galdetu baitzidan. Nik ongi pasatzeaz eta ezagutzak egiteaz gain, baditudala bertaratzeko pisuzko sei arrazoi politiko erantzun nion. Ez dakit erokeria den ala norbaiten baliorako izango den, baina hor doaz nire sei arrazoiak:

1) Euskal Herrian ikasteko eskubidea ukatua izanik, Tolosara, Bordelera edo Pauera joan behar izaten dugu. Trenetako txartelak eta apartamentuen alokairuek kostu ekonomiko handiak eragiten dizkigute. Bestalde, frantsesak, euskara eta Euskal Herriko kultura ordezkatzen ditu. Lan munduarekiko ikastaroak ere Frantzian egitera behartzen gaituzte. Etorkizunean lan eskaintzak Frantzian izaki, bertan bizitzera bultzatuz.

2) Industrien itxieren ondorioz, gero eta gehiago gara Frantziara lan egitera joan behar izaten dugunak. Gure lurraldean lan egiteko eskubidea dugu. Berezko politika ekonomikoa behar eta nahi dugu.

3) Etxebizitza politika espekulatzaileagatik ere, ezinezkoa zaigu gure sorterrian bizitzea. Gure herriko etxebizitzak kanpotar aberatsentzako bigarren etxebizitzatzat salduak dira.

4) Populakuntzaren desertizazioaren bidez, euskararen eta euskal kulturaren galera lortzen du Estatu frantsesak Euskal Herriaren aurka erabiltzen duen estrategia kolonizatzailearen ondorioz.

Bestalde, euskal herritarrok Frantzian kontsumitzea eta inbertitzea lortzen dute. Baita Euskal Herriko lur eremu baten jabe izatea ere.

5) Honenbestez, Euskal Herriko gatazka politikoan, Estatu frantsesak duen erantzukizuna nabarmena da. Norbanakoon eskubide zibil eta politikoak ukatuak eta zapalduak izateak eragiten baitu konfrontamendu politikoa. Borroka armatua norberaren eskubideak lortze bidean garatzen den moldea da, ez gatazkaren existentzia adierazten duena. Hala ere, ez ninteke hain ziur izango, azken hilabeteotan, estaltzen edo ezkutatzen ahalegindu diren interes frantsesen aurkako ekintza armatuak pairatu dituztela irakurri ahal izan baitugu egunkarietan. Hortaz, norbait engainatzea lortzen bazuten, aitzina begira baliogabetzea lortzen ari gara Euskal Herriko gatazkak Europa mailako dimentsioa hartzea lortu dugulako. Arazo armatua baino gehiago, arazo politikoa dela ikusaraztea lortu dugu. Aski da! Estrategia zapaltzaile eta errepresiboak alboratu eta gatazkaren konponbidea sustatzeko garaia da. Euskal herritarron erabakitzeko eskubidea aitortu eta errespetatzeko garaia alegia.

6) Euskal Herrian indarrak batu, aktibatu eta kaleratzeko unea dugu. Berezko instituzioa lortzear gara eta badakigu gureganatzearekin, amesten dugun proiektu independentistatik hurbilago egongo garela. Euskara eta kultura gal ez daitezen eta susper ditzagun, beharrezko baliabideak abian ezarriko ditugulako, politika ekonomikoa Euskal Herriaren mesedetan garatuko dugulako, etxebizitzak publikoak eta alokairu merkean, guztion eskuragarri izango ditugulako... Nazio bat garela buruan izanik, iparra independentzia eskuratzea dela argi izanik, helburuari begirako pauso garrantzitsua lortzeko aukera gure eskuetan dugu. Aurreko esperientzietatik badakigu frantses Gobernuaren eskutik ez dugula deus jasoko. Guri dagokigu eskuratzeko borrokatu eta ahal ditugun proiektuak martxan jartzea. Hor ditugu ikastolak, Laborantza Ganbera... bezalako adibide ugari. Lan handia dugu egiteko, baina guztion artean antolakuntzaz eta borrokaz lortuko dugu. Horregatik, gazte abertzale eta ezkertiar orok bihar Senperen hitzordu garrantzitsua dugu. Herria eta eskubideak denon eginkizuna dira. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss