GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-20
Luzuriagako prebentzio ordezkariek kargua utzi dute
·Ezindu fisikoei zuzendutako lanpostuak kentzeagatik egin dutela argitu dute

TAFALLA

Tafallako Victorio Luzuriaga enpresako Lan Osasun eta Segurtasun Batzordeko lau prebentzio ordezkarik, LAB sindikatuko hiruk eta UGTko batek, dimisio «ezeztaezina» aurkeztu dute Zuzendaritzak ezintasun fisikoa duten pertsonei zuzendutako postuak kentzeagatik. Prebentzio ordezkariek idatzi batean argitu zutenez, enpresa-batzordeak erabat babestu ditu dimisioa aurkezteko orduan.

Bide horretan enpresak egin duen azken ekintza «inongo arazo fisikorik ez duen pertsona bat atezaintzan» jartzea izan da, nahiz eta postu horiek «ezintasun fisikoa duten pertsonek bete duten beti enpresako mediku-zerbitzuaren irizpideei jarraiki».

Prebentzio ordezkarien esanetan, V. Luzuriaga galdaketa enpresa bat da, eta ondorioz, langile horiek guztiak «galdaketaren ezaugarrien, instalazioen antzinatasunaren, lan erritmoen, lan txanden, toxikotasunaren, arriskugarritasunaren, ke metalikoen, gas deberdinen, zarataren, hautsarena edota, besteren artean, dimetil-etiliminaren, erretxinaren edo pinturaren eraginpean uzten ditu. Hain zuzen, osasun arazo larriak eragiten dizkietenak langileei».

Arazo horien ondorioz, langile askok «murrizketa fisikoak» jasan dituzte, eta horiek, hain justu, «euren baldintzetara egokitutako lanpostuen berkokatzea» eskatzen dute.

Ordezkarien ustez, Zuzendaritzak «ez ditu langileen eskaerak entzun nahi segurtasun eta osasun arloan» eta lanpostu horiek kentzen joan da. «Lehenengo biltegizainen postua izan zen, lanpostua profesionalizatu behar zelako aitzakiarekin; ondoren garbiketa postuak izan ziren, eta horretarako azpikontratak erabiltzen dituzte. Azkena, berriz, hauxe izan da, eta aitzakia faltsuak erabilita atezaintzaren lanpostua kendu dute», gaineratu zuten ordezkariek.

Hori guztia ikusirik, lantokian dauden lan baldintza «eskasak» salatu zituzten eta enpresako Zuzendaritzak bertan dituzten arazoak konpondu ordez «ez dauden tokian arazoak sortzen» dituela esan zuten. «Hauek baldin badira Mondragon Taldearen (MCC) kooperatibismoak lantokian ezarri nahi dituen oinarriak, ongi gabiltza», gaineratu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
żEl mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss