GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-20
Tigreek Genevara hitz egitera joango direla berretsi dute
Azken egunak oso odoltsuak izan dira Sri Lankako Armadaren eta Tigreen gerrillaren arteko gudan. Bonbardaketak, segadak eta eraso-suizidak izan diren honetan Tigreek Genevara hitz egitera joateko konpromisoa berretsi dute, batez ere nazioarteko bitartekaritzarenganako adeitasuna agertzeko.

DUBLIN

«Negoziazioetan izango gara», azaldu du Tamilen Lurraldea Askatzeko Tigreak (LTTE) erakunde armatuaren buruzagi politikoak, S.P. Thamilselvanek, prentsaren aurrean Jon Hanssen-Bauer bitartekari norvegiarrarekin bildu ostean.

Sri Lankako Gobernuaren eta erakunde armatuaren arteko elkarrizketa Suitzako hiriburuan izango da datozen urriaren 28 eta 29an, Norvegiaren bitartekaritzari esker.

«Nazioarteko Komunitatearenganako adeitasuna agertzeagatik hitz egiteko prest gaude», azaldu zuen LTTE erakundearen buruzagiak. Izan ere, buru-belarri ari dira estatu bitartekariak bake-prozesua berpiztu nahian. Herenegun bertan Thamilselvanekin elkarrizketatu zen Yasushi Akasahi bitartekari japoniarra.

Bitartekari estatubatuarra

Atzo bertan Mahinda Rajapakshe Sri Lankako presidenteak Richard Boucher estatubatuarra hartu zuen bere egoitzan. Boucher Asiarako Estatu idazkariordea da.

Bitartekari horiek iritsi eta berehala beste eraso-suizida bat egin zuten asteazkenean Tigreek. Kamikaze batek lehergailuz betetako itsasontzia leherrarazi zuen Galleko portu militarrean. Ondorioz, bi pertsona hil ziren.

Astelehenean Tigreen historiako eraso-suizida odoltsuena gertatu zen. 103 soldadu hilziren eta 150 zauritu kamoi batek konboi militarrarekin talka egin ostean.

Tamilak Genevara joateko prest agertu ziren duela astebete, baina handik ordu batzuetara, Sri Lankako Armadak eraso bortitz batekin erantzun zuen. Soldaduak segada batean erori ziren eta 129 hil ziren.

Elkarrizketetan parte hartzeko konpromisoa hartzen zuten bitartean, Tigreek ez zutela Sri Lankako erasorik onartuko ohartarazi zuten. Begi-bistan denez, Sri Lankako Armadak ez zuen jaramonik egin.

Kolonboko Gobernuak ez du tutik ere esan Tigreek berretsi duten konpromisoari buruz.

Hala ere, eta bere Armadak erasotzen duen bitartean, oraindik Genevara joateko asmoa duela esan du behin eta berriz. Adituen ustez, bi aldeak indarrak metatzen ari dira mahaian eseri baino lehen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss