GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-20
Batasuna: «Madrazok eskain dezakeen plana EAJk uzten diona da»

BILBO

«Lakuako Gobernuak aurkezturiko Etxebizitza Plana erosketan eta eraikuntzan oinarritzen da, hau da, batzuen negozio gosea asetzeko ildoan. Hau da Madrazo jaunak eskain dezakeen plana, EAJk uzten diona, izan ere, Lurzoruaren Legea bezala plan hau ere eskuinekoa da, EAJren gustukoen modukoa, hau da, eskuinekoa eta atzerakoia eta horixe bera onartzea baino ez zaio geratu Madrazo sailburuari». Horrela baloratu du Batasunak Lakuako Gobernuak aurkeztutako Etxebizitza Plana.

«Lurzoruaren Legearen jarraipena baino ez da, izan ere, haren ondotik eta lege horretatik baitator plan hau. Etxebizitza Plan honek ez du etxebizitza arazoa konponduko ­esaten du Batasunak zabaldutako idazki batean­ eta hartara espekulazioak orain arte bezala jarraituko du».

Hilaren hasieran Gasteizko Gobernuko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Javier Madrazok aurkeztutako Etxebizitza Plana horrela baloratu du indar politiko horrek: «Etxebizitza arazoa dutenei ez die arazoa konponduko, ez baitie behar horiei erantzuten».

«Ez dio herenari ere erantzuten»

«Plan honen arabera 27.000 etxe berri eraiki nahi dituzte eta 5.000 etxe huts merkatura atera, hori guztia, 100.000 etxebizitza eskaera dagoenean Etxebiden», agertzen du Batasunak zabaldutako idazkian. «Plan honek ez dio herenari ere erantzuten», gaineratzen du aipatutako datuetan oinarrituta.

«Benetako plan iraunkor eta jasangarria behar da. Etxebizitza hutsen arazoari irtenbidea bilatu behar zaio; izan ere, orain arteko gestioa marjinala izan delako», gaineratzen du ondoren.

Planak alokairurako aipatzen duena ere kritikatu du Batasunak. «Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) etxebizitza hutsen kopurua izugarria da, eta soilik 5.000 ateratzea lotsagarria eta barregarria dirudi; horrek erakusten du gai honi ez zaiola behar bezala heldu», esaten du.

Horrekin batera, Batasunaren iritziz, alokairuko etxebizitza publikoa «bigarren mailan geratzen da aurkeztutako Etxebizitza Plan honetan» eta hori guztia kontuan izanik, «planak eraikitzaileen beharrei soilik erantzuten die», indar politiko honek gaineratu duenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss