GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-23
Txabarri: «Zauriek irekita jarraitzen dute oraindik EAJn»
·Aldundirako hautagai ez izendatzea ez zuela espero adierazi du Gipuzkoako ahaldunak

Gipuzkoako EAJk hartu duen erabakia errespetatzen duela esan arren, Joan Joxe Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak espero ez zuen erabakia jaso zuela adierazi zuen. Erabakia jakinaraztean erabilitako argudioaren aurka gogor aritu zen atzo argitaratutako elkarrizketa batean.

DONOSTIA

Harrituta dagoela aitortu du Gipuzkoako ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, joan den astean 2007ko hauteskundeetan Aldundirako EAJren hautagaia ez dela izango jakin eta gero. Elkarrizketa batean aditzera eman duenez, gainera, oraindik «EAJren barnean zauriek irekita» jarraitzen dute, bere egoeraren gaineko ondorio moduan. Izan ere, igaro den astean jakinarazi baitzion Gipuzko Buru Batzarreko buru Joseba Egibarrek aipatutako erakundearen erabakia.

“El Diario Vasco” egunkarian argitaratutako elkarrizketan, Gonzalez de Txabarrik hitz gogorrak ere luzatzen ditu berrautaketa ezeztatu dion erabakiaren gainean. Izan ere, Egibarrek Info7 irratian adierazi zuenez, egungo ahaldun nagusia berriro hautagai ez izatearen erabakia egungo egoera politikoaren gainean egindako hausnarketa baten ondorio zela azaldu baitzuen. «Egoera zailetan hankek ez didate sekula dar-dar egin ­ohartarazi zuen Txabarrik­, eta iritzi publikoari EAJko hainbat militanteri agertoki politiko berriaren aurrean hankek dar-dar egiten dietela adierazi nahi izatea gezur biribila da, eta iraina ere izan liteke».

«Boterea eskuratzeko borroka»

Joseba Egibarrek erabakiaren berri eman zion unea «trago mikatza» izan zela adierazi zuen EAJko ahaldunak,bere aurreikuspenetan ez baitzuen horrelakorik espero. Egibarri zuzendutako hitzak alderdikideen arteko batasunerako deiekin nahastu zituen Txabarrik elkarrizketan. «Politikak ere berarekin atxikia darama boterea eskuratzeko zilegi den borroka. Boterearen aldeko borroka muturreraino eramaten denean totalitarismora hel daiteke», nabarmendu zuen Txabarrik. Erabakia ea «mendeku» gisa jaso duen galdetzean, Gipuzkoako ahaldunak herrialdeko Gobernuaren erabaki askeari egin zion aipamena, baina EAJko «azken prozesuetan sortutako zauriek irekita» jarraitzen dutela agerikoa dela adierazi zuen. «Zauriak ez dira itxi, nahiz eta askok eta askok batasunerako esfortzu handia egin dugun», gaineratu zuen.

Alderdi jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko presidente Josu Jon Imazen alboan jarri izanak erabakian eragina izan duela aitortu zuen Txabarrik: «Ondorioak izan dituela nabari da». Erabaki horrengatik EAJren barnean liskarrik ez duela sortuko argi du Txabarrik, baina honakoa gaineratu zuen atzetik: «Honen harira argi utzi dut ez dudala onartuko nire ADN politikoa ezbaian jartzea».



Erabaki horrek Gipuzkoako EAJn «zirrara handia» eragin duela dio
Sortu den egoeraren ondoren ikuspegi positiboa bilatu nahirik, Gonzalez de Txabarrik egunotan jaso dituen «elkartasunezko keinuak» gogoan izango dituela esan du. Izan ere, ahaldunaren esanetan, erabakiak «zirrara handia» eragin du Gipuzkoako EAJn, eta azaldu du horren isla izan direla alderdikideek bidali dizkioten elkartasun mezuak. Hala ere, nolabaiteko samina ere agerian utzi du Txabarrik, ez baita berriro ere EAJren hautagaia izango. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna espańola» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss