GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-23
India, altzairuaren errege
Altzairuaren sektoreak etorkizunean emango duen etekina ikusita, lehia bizian ari dira hainbat herrialde. Orain Japonia, Txina eta AEBak dira jaun eta jabe, baina India ere bere lekua ari da egiten eta bide onetik doa. Izan ere, Indiako Tata Steel enpresa Corus eskuratzeko negoziatzen ari da, munduko bosgarren ekoizle egingo lukeen eragiketa.

Indiako Tata Steel enpresak Corus angloholandarra 7.600 milioi dolarren truke erosteko eginiko eskaintzak agerian utzi du Asiako herrialdearen hazkunde eroan funtsezkoa den sektore estrategikoa sendotzeko dagoen interesa. Altzairuaren sektorearen gaineko interesa, hain zuzen ere.

Eskaintzak aurrera egingo balu, Indiako enpresa batek atzerrian egiten duen erosketarik garrantzitsuena izango litzateke, eta hori euren merkatuan Indiako enpresa nagusiek lortzen duten etekin mamitsua atzerrian errentagarri egiteko nahiaren adierazle da.

Hori guztia ikusita hasi da etorkizuneko altzairuaren merkatuan posizio egokia hartzeko lasterketa, eta borrokak, oraingoz, izaera indiarra du.

Txina eta India asiar erraldoien hazkundeak itxaropenak eraikuntzaren eta altzairu kopuru handiak beharko duen azpiegituren hazkunde garrantzitsua aurrez ikusten du.

Horiek hala, Txinan eta Indian dagoen altzairuaren eskaera handiak sektoreko eragile nagusien urduritasuna piztu du eta elkar jotzen ari dira jada abantailarekin lehiatzeko aukera emango dien pastelaren zati nahiko handia lortzeko.

Indiako konpainia handien emaitza korporatibo onek azken lau hilabeteetako Bombayko burtsa %40 emendatu dute eta Tata Steel bezalako enpresak, Tata konglomeratuaren laguntzarekin, beren eragiketak nazioarteko bihurtzeko atzerriko enpresak erosten hasi dira.

Arcelorren erosketa

Mittal Steelek, Lakshmi Mittal indiar enpresaburua akzionista nagusitzat duenak, munduko altzairuaren negozioaren sendokuntza bidean lehen pausoa eman zuen Europako Arcelor 34.000 milioi dolarren truke erosita.

Hori bai, Europako tentazio protekzionistekin lehia gogorra izan zuen erosketa burutu bitartean. Lakshmi Mittalek fusionatutako konpainia berriaren %43 du eta mundu guztian saltzen den altzairuaren %10 ekoizten du.

Tatak Corus eskuratuko balu, munduan altzairua ekoizten dutenen artean indiar kuota nabarmen igoko litzateke eta, ondorioz, India sektorea menderatzen duten herrialdeen artean kokatu beharko litzateke Japonia, Txina eta Ameriketako Estatu Batuen ondotik.

Egoera ikusita, orain hilabete batzuk Tata Steel Mittalerekin lehiatu zen Highveld hegoafrikarraren kontrola eskuratzeko, baina azkenean Evraz errusiarrak hartu zion aurrea eta enpresaren laurdena eskuratzea lortu zuen.

Mittalek Arcelor eskuratzeko bost hilabete eman zituen lehian. Tata Steel, gainera, Sevestal errusiarrarekin lehiatu zen, eta lehen hori, Tata Steel, Indiako PTI agentziaren esanetan, Corus eskuratzeko interesa agertu zuen konpainia da.

Baina ez da interesa agertu duen bakarra; izan ere, Kalyani enpresa, Indiakoa hura ere, Corusen negozioaren zati bat eskuratzeko negoziazioetan aritu zen.

Aipatu eragiketak aurrera eginez gero, Tata Steel altzairuaren lehen mailan sartuko litzateke eta munduko bosgarren produkzio-etxearen postua lortuko luke, urteko 26 milioi tonako ekoizpenarekin.

Indiako “The Economic Times” ekonomia-egunkariak aste honetan bertan adierazi du Tata Steelek ia puntu bat irabazi zuela Sensex indizean eskaintzaren ondotik. Hala ere, Corusen indizea pixka bat jaitsi zen Indiako konpainiak pisu gehiagoko eskaintza egitea espero baitzuten inbertitzaileek.

Tata Steelek eskaintza horrekin lortu nahi duena tamaina hartzea eta gora egitea da. Izan ere, urteko zazpi milioi tonako ekoizpenarekin bakarrik enpresa txikiegia da mundu mailako lehiaketan hasteko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss