GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-23
Ameriketara joan zirenak Lesakan elkartu dira
Ameriketara artzain joan ziren Baztan-Bidasoa eskualdeko 469 artzain inguru bildu ziren Lesakan beren lanbide hura aitortzea helburu zuen jaian parte hartzeko. «Ezustekoa» hartu zuten antolatzaileek horrelako erantzun zabala jasotzean. Nafarren atzetik, Bizkaian eta Ipar Euskal Herrian lekukotasunak biltzen hasiko da orain Artzain Mundua Elkartea.

LESAKA

Baztan-Bidasoa eskualdeko I. Artzainen Biltzarra egin zuten atzo Lesakan. Hitzorduak 469 artzain inguru biltzea lortu zuen, berezitasun batekin, Ameriketara artzain lan egitera emigratu behar izan zutenak baitziren. Wyoming, Colorado, Idaho, Utah edota Nevadan izandako horiek Euskal Herrira itzuli, eta garai hartako bizipenak trukatzeko aukera izan zuten atzo.

Miren Elgarresta Artzain Mundua Elkarteko koordinatzaileak azaldu zuenez, «ezustekoa» izan zen deialdiak izan zuen erantzuna, arazoak izan baitzituzten bazkaria antolatzeko orduan. Hala ere, mahaian guztiei leku egitea lortu zuten. «Ez genuen uste halako erantzunik jasoko genuenik», esan zion GARAri, hunkigarritasun puntu batekin.

Azaldu zuenez, urteetan elkar ikusi gabe zeuden askok berriz harremanetan jartzeko aukera izan zuten atzo, eta horregatik oso une bereziak bizi izan zituzten. Era berean, herritik milaka kilometrora izan zuten lanbide gogor haren inguruko hainbat bizipen trukatzeko balio izan zuen atzoko hitzorduak. Kontuan hartu behar da bildutako lagunen artean, Ameriketan izandako esperientzia 10 eta 40 urte artekoa zela.

Oso balorazio positiboa egin zuten Artzain Mundua Elkartekoek, eta batez ere, protagonistek jasotako aitortza nabarmendu zuten. «Diploma jaso dute, eta garrantzitsuena dena, euren lana aitortua sentitu dute», esan zuen Elgarrestak.

Atzoko festa goizean goiz abiatu zen eta arratsaldera arte luzatu zen. Artzainen topaketaz gain, ekitaldi ugari izan zen Lesakan. Latxa arrazako artalde bat zaldiz zihoan artzainak lagundu zuen, arraza horretako ardiak izan ziren ikusgai, eskuz eta makinaz ardi mozketaren erakusketa egin zuten, eta artzaintza tradizionalaren inguruko erakusketa etnografikoa ere ikusi ahal izan zen, besteak beste.

Hurrengoan Bizkaira

Badira kalean Sunbillako eta Lesakako artzainen testigantzak biltzen dituzten liburuak. Gainera, Artzain Mundua Elkarteak artzainen lehenengo datu-basea eratzen jardun du, eta informazio horretatik abiatuta, hainbat materialen bilketa eta identifikazio lana osatzen ari da.

Izan ere, Miren Elgarrestak dokumentazio zentroa osatzen ari dela nabarmendu zuen, eta Nafarroa aldean Ameriketan artzain joan zirenekin burututako ekimen hauek EuskalHerri osora zabaltzeko asmoa dutela aurreratu zuen. Hurrengoan Bizkai aldera joango dira protagonista horien bila, eta Ipar Euskal Herria izango da hurrengo helmuga, bertan material ugari topatuko dutelakoan baitaude. Atzoko jaia bera ere Euskal Herri mailako jai bilakatzea nahi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss