GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-23
- Europako Kopa
Biarritzek lehen zati ona eginda irabazi du lehen norgehiagoka
·Jokalari zuri-gorriek lau entsegu eginda konformatu behar izan zuten

BIARRITZ 22

NORTHAMPTON 10

BIARRITZ

Biarritzek hasiera bikaina eman zion atzo Europako Kopari, irabazi egin baitzion Northamptoni. Garrantzitsuena garaipen batekin hastea zen, eta hori, behintzat, lortu zuten, eta ez da gutxi. Puntu gehigarri bat lortzea ere garrantzitsua zen, baina ez zen posible izan, lau zigor-kolpe egin baitzituen talde lapurtarrak eta, hala, entsegu bateko aldea izan zen.

Atzoko partidan zerbaitetan Biarritzek huts egin bazuen, hori ostikoetan izan zen, jaurtiketa bakarra gauzatu baitzuen Yachvilik, eta hori ez da ohikoa izaten.Hala ere, gehiagoren beharrik ez zen izan puntuak eskuratzeko.

Biarritzek hirugarren lerro berri batekin ekin behar izan zion partidari, leku horretan kolpatu asko baititu talde zuri-gorriak. Hala ere, gogor ekin zion partidari, eta aurtengo denboraldiko lehen zatirik onena ikusi ahal izan zen. Atsedenera joan aurretik hiru entsegu bereganatu zituen, eta horrelakorik aurten Biarritzen Avironen aurkako partidan soilik ikusi ahal izan zen. Boboren abiadurak min handia egiten die aurkariei, eta atzo ere horrela izan zen, atseden hartzerako berak egin baitzituen bi entsegu.Bestea Dridik lortu zuen, eta horietako bat bera ere ez zuenez Yachvilik gauzatu, 15 punturekin geratu ziren zuri-gorriak. Kanpotarrek, berriz, zigor-kolpe bakarra lortu zuten, eta 15-3koarekin joan ziren atseden hartzera. Lehen zati horretan talde ingelesak ez zuen aparteko ezer egin, eta entsegu bat egiteko aukerarik ere ez zuen izan.

Bigarren zatian ere euskaldunek oso indartsu ekin zioten partidari, eta bosgarren minutuan Augustek lortu zuen lapurtarren laugarren entsegua, eta orduan, Yachvilik transformatu egin zuen. Oraindik denbora asko geratzen zen, eta bazirudien Biarritzek bosgarren entsegua ere lortuko zuela, baina ez zen horrela izan, eta puntu gehigarririk gabe konformatu behar izan zuen.

Lapurtarrek nekea sumatu zuten, eta azkeneko minutuetan kanpotarrak izan ziren partidaren agintea izan zutenak, eta transformatutako entsegu bat lortu zuten, baita markagailua itxuratu ere.



Delmas: «Partida ona egin dugu»

BIARRITZ

Jacques Delmas, Biarrizko entrenatzaileetako bat, gustura zegoen atzoko partidaren ostean. «Uste dut lehen jardunaldia izateko partida ona egin dugula, eta irabazten hastea, gainera, garrantzitsua da, eta hori lortu dugu. Uste dut jokalari hauek ikustea plazer bat dela, lehen zati ona egin dugu», esan zuen entrenatzaileak.

Bosgarren entsegua egiteko ere aukera izan zuten, baina lortu ez zutenez gero, horrekin konformatu zen: «Ez da posible izan. Bigarren zatian bazirudien posible zela, baina ez dugu lortu. Gero, haiek nagusitzen hasi direnean, atzealdean lan handia egin dugu», adierazi zuen Delmasek. Paul Grayson, Northamptoneko entrenatzailea, ez zegoen horren gustura, partida galdu egin baitzuten: «Eskura jokatzea asko kosta zaigu lehen zatian, eta haiek ederki aprobetxatu dute», esan zuen. «Nik uste dut partidaren gakoa hortxe egon dela», erantsi zuen.

Multzo honetako beste partidan, Rivers taldeak 35 eta 3 irabazi zion Parmari. Biarritzek bigarren jardunaldia datorren igandean jokatuko du, eta Parmara egin beharko du bidaia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss