GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-15
PSEko kideek babesa azaldu diote Madinari epaiketan
PSEko goi karguek babesa azaldu zioten atzo Eduardo Madinari 2002an izan zuen atentatuaren kontrako epaiketan. Patxi Lopez, Jose Antonio Pastor, Rodolfo Ares eta Javier Rojo, besteren artean, Auzitegi Nazionalean izan ziren. Lekuko gisa egin zuen adierazpenean, ETAk ez dituela bere konpromiso pertsonal eta politikoak aldatu esan zuen Madinak.

MADRIL

Duela lau urte, 2002ko otsailaren 19an, Eduardo Madinaren kontra eginiko atentatua epaitu zuten atzo, Auzitegi Nazionalean. Lekuko gisa deklaratzera joan zen PSEko kidea. Harekin batera, talde politikoaren zenbait buruzagi joan ziren Madrilera Madinari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Horien artean, Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia, Rodolfo Ares Zuzendaritzaren bozeramailea eta Jose Antonio Pastor PSEren Bizkaiko idazkari nagusia egon ziren. Senatu espainoleko presidente Javier Rojo, Lankidetzarako Estatu idazkari Leyre Pajin, Ramon Jauregi eta Txiki Benegas ere izan ziren.

Adierazpenean, atentatuak ez dituela bere konpromiso pertsonalak eta politikoak aldatu jakinarazi zuen. «ETAk ez ditu aldatuko, eta ez du sekula ere lortuko», nabarmendu zuen. Amaitu aurretik, «espresuki eta modu argian» Estatuko Segurtasun Neurrien, Auzitegi Nazionalaren eta Fiskaltzaren lana «eskertu» zituen. Ateratzerakoan, Rojok Madinaren jarrera nabarmendu zuen. «Ez du gorrotoa, ezin ikusia eta mendekua erakutsi, guztiz kontrakoa baizik: bizikidetza», esan zuen.

Blanca Rodriguez fiskalak hogei urteko kartzela zigorra eskatu zuen Iker Olabarrieta eta Asier Arzallusen kontra «hilketa saiakera»gaitik, eta sei urtekoa, Gaizka Olabarrieta eta Gorka Aztiriarentzat Iker Olabarrieta «ihes egiten laguntzea»gatik. Epaiketaren hasieran, epaimahaiko presidente Javier Gomez Bermudezek Arzallus «behin-behinean» kanporatu zuen «epaitegi faxista» batean ez zuela deklaratuko eta Auzitegi Nazionalak «euskal herritarrak epaitzeko zilegitasunik ez» duela esateagatik. Berriro sartu zutenean, bigarren aldiz kanporatu zuten Olabarrietarekin hitzegiteagatik eta bizkarra emateagatik.

Era berean, Gorka Martinezek, lekuko gisa deklaratu zuenak, Ertzaintzaren polizia etxean esandako guztia «gezurra» zela eta «torturapean eginiko» adierazpenak izan zirela nabarmendu zuen. Epaiketak gaur jarraituko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss