GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-15
«Ikasle guztiak euskaldundu: nola?» jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak
Datuek erakusten dute egungo hezkuntza ereduek ez dutela euskalduntzen, hiru ikasletik bik euskaldundu gabe bukatzen baitute hezkuntza ibilbidea. Kontseiluak hausnarketarako bidea ireki nahi du eta horretarako jardunaldiak antolatu ditu. Gaur egungo eskolak zergatik ez duen euskalduntzen izango dute aztergai nagusia.

DONOSTIA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak «Ikasle guztiak euskaldundu: nola?» jardunaldiak antolatu ditu datorren azaroaren 23an eta 24an, Donostiako Miramar Jauregian. Parte hartzeko izena eman besterik ez da egin behar «komunikazioakontseilua.org» helbidean, eta sarrera doakoa da.

Miramarren bertan atzo izandako prentsaurrekoan eman zituzten jardunaldien xehetasunak. Joan den ekainean Kontseiluak euskalgintzako hezkuntza sektorearekin «Eskola euskalduntzeko ezinbesteko eraberritzea: gogoetagaiak» izenburuko txostena osatu zuen eta horixe da, hain justu, jardunaldion abiapuntua. «Belaunaldi berriak osorik euskalduntzea ezinbestekoa da euskara normalizatzearen helburua lortzeko», nabarmendu zuen Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.

Ideia horretatik abiatuta, ikasle guztiak euskalduntzeko bidearen gainean hausnarketa hasia du Kontseiluak, eta Lakuako Hezkuntza Sailarekin gai horri buruzko hitzarmena ere sinatu du aurten.

Hausnarketa horren emaitza jendaurrera agertuko dute datorren asteko jardunaldietan. Hiru adarretatik heldu diote gaiari, eta, beraz, hiru txosten aurkeztuko dituzte. Honako hauek: juridikoa batetik; soziolingustikoa, psikolinguistikoa eta pedagogikoa, bestetik; eta, hirugarrenik, operatiboa. «Gaur egungo hezkuntzak zergatik ez duen euskalduntzen aztertu dugu, zer egin behar den jakiteko», azaldu zuen Mendigurenek.

Jardunaldien lehen egunean­ azaroaren 23, osteguna­, Kontseiluaren txostenaren aurkezpena egingo du Ludi Vigera irakasleak, aipatu «Eskola euskalduntzeko ezinbesteko eraberritzea: gogoetagaiak» lanarena. Ondoren, EHUko Pedagogia katedradun Felix Etxeberriak ikuspegi soziolinguisti- koa, psikolinguistikoa eta pedagogikoa azalduko ditu. Etxeberriaren hitzaldiaren izenburua «Euskara eta gaztelania ikastea bermatuko duen hizkuntza-eredu baten alde» da.

Ostiralean, azaroaren 24an, «Azterketa juridikolegala» emango du ezagutzera EHUko irakasle Iñigo Urrutiak. Urrutia aholku talde juridikoa zuzentzen aritu da eta egin duten hausnarketaren emaitza plazaratuko du. Azkenik, Kalen Astiz eta Julen Etxeberria irakasleek «Azterketa operatiboa» aurkeztuko dute, ikasle guztiak euskalduntzeko egin beharreko urratsei buruzkoa. Bukatzeko, sindikatuen, eragileen eta parte-hartzaileen ekarpenak jasotzea du helburu Kontseiluak, guztien lana eta eskarmentua beharrezko jotzen baititu.

Hausnarketa horren emaitza Euskal Herri osoan aplikatzeko modukoa izango dela agertu zuen Mendigurenek, eta Lakuari otsailean ikasteko ereduei buruz aurkeztu beharreko zirriborroaren edukia osatzeko baliatuko dutela gaineratu zuen.



Azterketa juridikolegala
A.M.
DONOSTIA

EHUko irakasle Iñigo Urrutiak Azterketa juridikolegalari buruz jardungo du Kontseiluaren jardunaldietan. Berak zuzendutako aholku talde juridikoan aritu da Urko Aiartza, eta hark azterketa horren zenbait xehetasun azaldu zituen atzoko prentsaurrekoan. Hizkuntzaren ofizialkidetasunak ezartzen duen esparru juridikolegala izan du talde horrek aztergai; ofizialkidetasun horrek ezartzen dituen betebeharrak eta helburuak gaur egungo eredu sistemak betetzen ote dituen aztertu dute eta ondorioa garbia da: ez ditu betetzen. Hartara, zein sistema ezberdin egon daitezkeen aztertu dute eta proposamena aurkeztuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Hombres uniformados secuestran en un centro oficial iraquí a docenas de personas
Euskal Herria
AI exige a Madrid el fin de la dispersión y que modifique la Ley de Partidos
Jendartea
«Las ikastolas deben tomar parte en el debate por la construcción nacional»
Jendartea
Tres detenidos por encadenarse a la maquinaria de la obras del TAV en Luku
Euskal Herria
Testigos desmienten que se tratara de quemar a un municipal en Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss