GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-03
- Berezkoak
Waltari Etxetoren aurka jokatuz abiatuko da Superprestigioan

DONOSTIA

Waltari kubatarra gaur estreinatuko da Superprestigioan. Izan ere, gaur abiatuko baita bigarren fasea bi multzotako ligaxka batekin. Bakoitzean hiruna pilotari izango dira.

Waltarik lehen partida jokatzeko aurkari oso gogorra izango du aurrez aurre, Thierry Etxeto, egungo txapelduna, hain zuzen. Hala ere, amerikarra da irabazteko faboritoa. Onenekin azkeneko aldiz Baionako Masterrean aritu zen, eta han eman zuen ikuskizuna eta gero, inork gutxik uste du Waltari finalean ez dela izango.

Etxetorentzat ez da partida erraza. Txapelduna da, baina berari begira egongo da jendea. Nerbioek askotan pasada handia ematen diote partida garrantzitsuetan, eta gaurkoan ere, seguraski, lasai ez da kantxaratuko.

Superprestigioan, ordea, beste partida bat ere badago, eta hori beste multzoko neurketa izango da. Ezkurra II.a eta Muskarditz izango dira aurrez aurre. Partida handia hori ere. Ezkurra gaztea aterako da faborito.

Orain bera da trinketeko esku pilota profesionalean dagoen onena, eta zaleen ustez lehiaketa hau irabazteko ere bera da faboritoa. Muskarditz ez da edonor, ordea. Lehen zuen maila ez du izango orain, baina pilotari handia izaten jarraitzen du, eta kontuan hartu beharko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss