GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-03
Markinan hiru kutxazain erasotu dituzte molotov koktelekin

MARKINA

Hiru kutxazainen kontra hainbat molotov koktel bota zituzten atzo iluntzean, Markinan, hainbat ezezagunek. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, erasoa 21.00ak aldera izan zen eta kalteak ez ziren handiak izan. Ezezagun horiek hainbat zaborrontzi ere errepidean gurutzatu zituztela eta su eman zietela adierazi zuten iturri berek. Suhiltzaileek itzali behar izan zuten sua.

Bestalde, aurpegia estalita zeramaten hainbat lagun Gazteizko Cuadrilla de Vitoria kalean dagoen batzokira sartu ziren atzo, 14.30ak aldera, eta hormetara margo horia eta gorria botatzeaz gain, azken atxilotuen askatasuna eskatuz margoketak egin eta hainbat altzairu apurtu omen zituzten, Ertzaintzaren arabera. Mementu horretan, hainbat berezo zegoen taberna barruan. Arabako EAJko buru Iñaki Gerenabarrenak gertatutakoa gaitzetsi zuen eta «aurrekoetan ez bezala» oraingoan ezezagun horiek batzokiaren barrura sartu izana «faxismoa» dela ziurtatu zuen. Mar- goketen gainean, aurrekoetan «txakurrak lotzeko» esaten zietela gogoratu zuen, eta honakoa galdetu zuen:«Nori eskatu behar diogu gaur batzokia eraso duten horiek lotzeko?».

Bestalde, ezezagun batzuek hainbat gurpil-zorro erre zituzten atzo eguerdian Renfeko trenbidearen, Donostiako Jai Alai zonaldean. Lakuako Gobernuko Barne sailak jakinarazi zuenez, gertaera 11.40ak inguruan gertatu zen eta, ondorioz, trenak gelditu behar izan zituzten hamar minutuz, barrikada kendu arte. Iturri beraren arabera, ia ordu berean Donostiako Easo kalean hainbat zaborrontzi erre zituzteen hamabi gazte inguruk.

Gernikako epaitegian, margoa

Rodolfo Ares PSEko Exekutibaren bozeramaileak Donostiako gertakariak gaitzetsi zituen eta ezker abertzaleari zuzendu zitzaion «indarkeriatik aldenduz bakarrik politika egiteko borondatea adieraz dezan» eskatzeko.

Bestelade, Gernikako Allende Salazar kalean dauden epaitegien kontra margo gorria jaurti zuten hainbat ezezagunek atzo goizaldean. Lakuako Gobrenuko Barne Sailaren arabera, gertakaria 1.20ak aldera gertatu zen eta bestelako kalterik ez zen egon.

EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik Gernikakoa gaitzetsi zuen eta «ETA-Batasunaren munduan ezer aldatu» ez dela adierazten duela nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss