GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-03
- Real Sociedad -
Lopez Donostian da eta Saviorekin hizketan dabiltzala baieztatu dute
·Argentinako atzelaria gaur arratsaldean aurkeztuko dute, mediku azterketa egin ondoren

DONOSTIA

Victor Lopez argentinarra, Realak neguko merkatuan egindako lehen fitxatzea, Donostian dago, 16 orduko bidaia egin ostean. Hondarribiko aireportura atzo arratsaldean iritsi zen, maletarik gabe, bere trasteak bidean galdu baitzituen hegazkin-konpainiak.

Aireportuan bertan dagokion erreklamazioa egin ostean eta Hondarribian bildutako zaleei autografoa eman eta gero, Zubietara abiatu zen, hango instalakuntzak ezagutzeko eta Miguel Angel Lotina entrenatzaile izango duenarekin hitz egiteko. Arsenal de Sarandi taldetik ekarritako 28 urteko atzelaria Anoeta estadioan aurkeztuko dute gaur, 17.00etan, komunikabideen aurrean. Lehenago, goizeko bederatzi eta erdietan, mediku azterketa pasatuko du Donostiako Quiron Klinikan.

Bestalde, Lotinak atzo baieztatu zuen Savio Bortolini brasildarrarekin hizketan ari direla. Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, Meńakako entrenatzaileak adierazi zuen Flamengoko jokalariarekin birritan hitz egin duela azken egunetan, eta Donostiara etortzeko gogoa duela helarazi diola. Hasiera batean, denboraldia bukatu arte etorriko litzateke, utzita.

Ekartzeko asmoa duten beste jokalariekin, aldiz, lauzpabost hilabetez gain, erosteko aukera ere izatea aurrez ikusiko luketela azaldu zuen Lotinak. «Saviorena beste kontu bat da. 32 urte ditu, baina lagundu gaitzake. Jokalari desberdina da eta gauza on asko ditu. Beste jokalariei dagokienez, nire asmoa lau edo bost hilabetetarako etortzea da, baina, nahi izanez gero, Realak erosteko aukera izatea», esan zuen.

Savio, ezker hegaleko jokalaria, Real Madrilen, Bordeleko Girondinsen eta Zaragozan aritu da. Bi hilabete eta erdi egon da jokatu gabe egungo taldean, Rio de Janeiroko Flamengon, pubalgia batek jota. Frantses pasaportea du. Beraz, Europako erkidegoko jokalari baten tokia beteko luke.

Mikel Alonso, prest

Realeko jokalariek bi saio izan zituzten: goizean, baloiarekin; eta arratsaldean, arlo fisikoa lantzeko. Urteari eta Osasunaren aurkako partidari buruz mintzatzeko, Mikel Alonsok eta Mikel Aranburuk hitz egin zuten prentsa aretoan.

Erdilari azpeitiarrak hasi berri den urtea «txukunagoa» izatea espero duela adierazi zuen, bai eta jokalariek «guztia» jarriko dutela ere. Dena dela, memento honetan larunbateko partida bakarrik izan behar dutela burutan nabarmendu zuen. «Ea urtea ondo hasten dugun», adierazi zuen. Osasuna «eredutzat» hartzeko taldea dela adierazi eta Ligan bost partida jarraian irabazi dituela gogora- razi zuen. «Ea guk ere horrelako bolada bat harrapatzen dugun. Gorantz doazen beste talde batzuk daude, Espanyol bera esate baterako, hasieran sailkapenaren putzura zihoala zirudien arren. Eta guk ere hori lortu nahi badugu, partidak irabazten hasi behar dugu ahalik eta azkarrena», erantsi zuen.

Mikel Alonsok, berriz, entrenatzera «min pixka bat» izanda bueltatu dela aitortu zuen. «Geldirik geratzean ez dut askorik hobetzen», esplikatu zuen, eta bere burua jokatzeko prest ikusten duela onartu zuen. «Larunbatean irabaztera atera behar dugu. Bolada onean dagoen taldea da, baina ea Gabonak ondoren lasaiago datorren», esan zuen.

Bestalde, Osasunaren aurkako larunbateko norgehiagokarako sarrerak erosteko leihatila gaur bertan zabalduko du- te Anoetan. Asteazkenean, 17.00etatik 20.00ak bitartean egongo da zabalik; ostegunean, 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara; ostiralean, 11.00etatik 13.00etara; eta larunbatean, 11.00etatik 13.00etara eta partida hasi baino ordu eta erdi lehenago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El joven muerto en Martutene estaba internado en una celda de aislamiento
Jendartea
En 2006 el precio de la vivienda nueva ha subido el 6,7%
Euskal Herria
Madrid calcula que hay más de 25.000 toneladas de escombros
Euskal Herria
Frankismoa goraipatzea salatuko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian
Mundua
Ban Kin Moon llama a la «unidad de acción» de la ONU
Euskal Herria
Rubalcaba va más allá que Zapatero al anunciar la ruptura del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss