GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-13
25.000 pertsona eta 11 udalerri biltzen dituen Errobi herri elkargoak lehen kontseilua egin du
·Kanboko auzapez Vincent Bru herri elkargoko presidente izateko aukeratu zuten aho batez

KANBO

Luhuso, Kanbo, Ezpeleta, Zuraide, Ainhoa, Larresoro, Uztaritze, Haltsu, Jatsu, Basusarri eta Arrangoitze udalerriak batzen ditu Errobi herri elkargoak. Aurretik hitzartu bezala urtarrilaren 11n Kanbon egin zuten lehen kontseilua formalitate hutsa besterik ez zen izan. Kontseiluko 26 ordezkariek Vincent Bru Kanboko auzapeza aukeratu zuten aho batez herri elkargoko presidente izateko.

Jadanik existitzen zen egitura administratiboak beste bi kide hartzen ditu bere barnean: Arrangoitze eta Basusarri. Herri elkargoko udal nagusiak Kanbo eta Uztaritze dira, eta horregatik, lau ordezkari izanen dituzte kontseiluan. Beste herriek, aldiz, bi izanen dituzte. Bestalde, herri guztiek boz bana izanen dute 11 auzapezek osatuko duten bulegoan.

Vincent Bruk herri elkargoak hartuko dituen neurriak aditzera eman zituen diskurtsoan udalerriei ez diotela «ezer inposatuko» adierazi zuen. Azken adierazpen hori Arrangoitzeko ordezkariei zuzendua izan zen, prefetak aginduta sartu baita Udala elkargoan auzapezak kontrako iritzia argi adierazi bazuen ere.

Etxebizitza, ekipamenduak, gizarte gaiak eta eskualdearen hobekuntza izanen dira herri elkargoaren lehentasunak. Lapurdi barnealdean dagoen lurraldean bizi diren 25.000 biztanleek ondoko BABeko hiri elkargoaren aurrean indarra dutela jakinik, lanpostuak sortu nahi dituzte bertan lo egiteko eskualde bilakatu ez dadin. Euskara ere bultzatuko du egitura administratiboak, euskara teknikari bat kontratatuko baitute.

Herri elkargoak beste bi udalerri hartu baditu ere, agintariek jakinarazi dute egoitza ez dutela handituko eta ez dituztela langile gehiago kontratatuko, Vincent Bruk esan bezala, biztanleei zerga gehiago ez ordainarazteko .


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss