GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-13
- European Challenge
Avironek estreinako garaipena lortu du

AVIRON 38
BUCAREST 31

BAIONA

Avironek atzo lortu zuen European Challengeko lehen garaipena. Aurretik ere pentsa zitekeen atzoko partidan etor zitekeela lehiaketa horretako lehen garaipena, eta azkenean ez zuten hutsik egin.Gainera, puntu gehigarria ere lortu zuen talde baionarrak, eta azkenaldian erakutsi duen joko onarekin jarraitzen duela ikusi zen atzo Jean Dauguerren.

Atzo ez zen izan Baionako estadioan joan den asteko betekadarik, baina bertaratu zirenek ezin esan gaizki pasatu zutenik, norgehiagoka polita eskaini baitzuten jokalari euskaldunek eta errumaniarrek.

Markagailua oso orekatua izan zen, eta bi taldeek izan zituzten entseguak egiteko aukerak, eta aprobetxatu ere egin zituzten. Joanekoan Bucarestek irabazi egin zuen, eta atzo Baionara ere asmo horrekin etorri ziren. Zuri-urdinen taldea ez da, ordea, orain dela hilabete batzuetakoa, eta atzo horrelaxe erakutsi zuten. Bi taldeek, gainera, ez dute aurrera egiteko modurik, eta joko ona egitera zelairatu ziren. Amaieran, zaleek ederki eskertu zuten bi taldeek egin zuten ahalegina.

Bestetik, Aratz Iginizek atzo sinatu zuen Avironekin bere kontratu berria, eta datozen bi urteetan ere elastiko zuri-urdina janzten jarraituko du. Beheko taldeetatik dator Iginiz gaztea, eta aurten minutu asko ari da jokatzen, entrenatzaileen gustukoa baita. Jokalari ona da, eta etorkizun handikoa, eta Avironen zuzendaritzak ez dio inora joaten utzi nahi. Izan ere, horregatik berritu nahi izan dio kontratua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss