GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-24
Elkartasuna, bizia salbatzeko modu bakarra
Elkartasun eta laguntza eskaera da Arrasateko Zulueta familiarena. Maialen lau urteko neskatoari joan den urtean diagnostikatu zioten leuzemia, eta bizitza salbatzeko modu bakarra du hezur muina transplantatzea. Orain artean ez dute bateragarria den pertsonarik aurkitu, baina ez dute etsitzen, eta herritarrei emaile egiteko deia egiten diete, «edozeinek salba baitiezaioke Maialeni bizia».

Ia urtebete igaro da Asierrek eta Nuriak Maialen lau urteko alabatxoaren bizitza salbatzeko borroka luzea hasi zutenetik. Iazko martxoan diagnostikatu zioten Maialeni leuzemia linfoblastica azkarra, eta ordu ezkero borrokatzen ari dira. Hainbat kimioterapia saio egin ditu ordutik, baina bere bizia salbatzeko duen modu bakarra hezur muina transplantatzea da. Horretarako, bateragarria den hezur muina aurkitu behar dute.

Etxekoekin ekin zioten bilaketari, baina ez gurasoek ez eta Maialenen bi urteko anaiak ezin diote hezur muina eman, ez baitira bateragarriak. Ordu ezkero bilaketa asko zabaldu da, senitartekoak lehenik eta arrasatearrak ondoren. Izan ere, zenbat eta gertuago, orduan eta aukera handiagoa dago Maialenen geneekin bateragarria den pertsona bat aurkitzeko. Euskal Herriko herritar orori egin diote deia orain.

Horrelakoetan ohikoa denez, Maialen hezur muin emaileen erregistroaren itxaron listan sartu zen. «Orain artean ez dugu arrakastarik izan, eta ez digute esperantza handirik ematen. Beharrezkoak dira emaile berriak», azaldu du Maialenen osabak, Ekaitz Zuluetak.

Emaile egiteko prozesua erraza dela azaldu du. Eskuragarri dauden telefonoetara deitu ostean, dokumentazio idatzia helarazten dute zein modutan ematen den eta zein arrisku dauden azaltzeko. Horiek irakurri eta onartu ostean, txanda hartu eta emaileei odola ateratzen diete erregistro batean sartzeko.

Emaileak izan ditzakeen arazoen gainean Maialenen osabak honakoa adierazi du: «Bi teknika erabiltzen dira hezur muina emateko: batetik, epidurala eman eta mokorretik ateratzen dute hezur muina; horrelakoetan, kalte bakarra epiduralak eragin dezake. Beste teknika erabilita, egun batzuk lehenago pilula batzuk hartzen dira; horiei esker, ama zelulak, normalean hezur muinean egoten direnak, odolera joaten dira eta, beraz, odola ateratzen da. Ama zelulak jaso eta odola berriz gorputzera itzultzen da», azaldu du. Beraz, arriskuak eskasak dira, Zuluetaren esanetan. Egin daitekeen mesedea, baina, handia da oso, Maialenen bizia salbatzeko balio baitezake. «Azken batean, edonor izan daiteke Maialenekin bateragarri», adierazi du.

Hori dela-eta, Mailenen senideek dei zabala egiten dute ahal den guztia hezur muin emaile egin dadin. «Modu horretan Maialenekin bateragarria den pertsona bat aurkitzeko aukera gehiago izango dugu», jakinarazi du.

Era berean, eta denbora muga dutenez, emate prozesua azkar dadin hainbat proposamen egiten dituzte, eta orain artean bezala hiru erietxetan ez ezik, herrietako osasun etxeetan ere odola eman eta hezur muin emaileen erregistroan sartzeko aukera izateko eskatzen dute. «Zergatik ez dute galdetzen, esaterako, odol-emate arruntetan edota lantegietan egiten diren errebisioetan odola atera eta hezur muinen emaile egin nahi dugun edo ez?», galdetzen du Ekaitz Zuluetak. Izan ere, haren esanetan, jendearen elkartasuna eta emaile erregistroan sartzeko prozesua azkartzea behar-beharrezkoak dira Maialen salbatu eta sendatzeko. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss