SKA
Skalariak, jaia hamar urtez luzatu da
Hamar urteko ibilbide oparoa ospatuko du aurten Nafarroako taldeak, Hernaniko Sagarrondotik jaialdian hasi eta urrian Bartzelonan zuzenean grabatuko duten zuzenekoan bukatuko den «Ska-Republik tour» ikuskizunean. Oraintsu Suitzan, Alemanian, Eslovakian eta Austrian egonak dira eta etzi, larunbata 14, Bilboko Santana 27 aretotzarra berotuko dute Mamarratxo diska jartzailearen laguntzarekin. 20.30ean, 12 euro.