GARA > Idatzia > Ekonomia

Sindikatuek negoziazio «erreala» eskatu diote Osakidetzari mahai sektorialean

GARA

UGT, CCOO, LAB eta ELA sindikatuek mahai sektorialean «negoziazio erreal» bati ekiteko eskatu zioten atzo Osakidetzari, besteren artean, garapen profesionalaren definizioa eta hedapena tratatzeko, eta ez bakarrik lizentziadunena edo diplomadunena.

Sindikatuetako ordezkariek banan-banan egin zuten agerraldia Gasteizko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, langileen ikasketen gaineko dekretuari buruz iritzia emateko. Lau zentralek bat egin zuten mahai sektorialaren barruko negoziazioa eskatzean, eta ez sindikatu korporatiboekin izandako elkarrizketen bidez.

Gainera, garapen profesional hori langile guztiei ezartzeko eskatu zuten, bai diplomadunei bai lizentziadunei bai eta, ez bata ez bestea dutenei ere, behin betiko eta bitarteko langileei.

ESK-k,bestalde, Osakidetzako kolektibo guztien aldarrikapen helburuak adostu eta argitara ematearen alde azaldu zen, etabatasun sindikala eskatu zuen.

Kepa Urigoitia Euskadiko Medikuen Sindikatuko ordezkariak medikuentzako eztabaida foro berezia sortzea eta inbertsio gehiago eskatu zuen,

Gasteizko legebiltzarrean egindako eskaerak kaleko agerraldietara eraman zituzten atzo UGT eta ELA sindikatuek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo