GARA > Idatzia > Kultura

Abenduaren 18ko Gpuntuko finaleko sarrerak eskuratzeko moduan jada

GARA | DONOSTIA

Igandean Azpeitian jokatutako saioarekin bukatu ziren Gpuntuaren final-laurdenak (Jokin Urangak irabazi zuen bertan, eta ez Iker Zubeldiak, atzoko GARAn azaltzen genuen bezala), eta datorren abenduaren 18ko Illunbeko finala gero eta gertuago dagoenez, dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak.

Interneten, herrietako ohiko saltokietan nahiz Gpuntuko saioetan erosteko aukera izango du jendeak. Sarean, www.gpuntua.com gunean eskuratzen ahal dira txartelak eta bertan erosi behar dira bazkide eta gaztetxoentzako sarrera bereziak, herrietako saltokietan arruntak soilik salduko baitira. www.gpuntua.com/sarrerak helbidean kontsulta daiteke saltokien zerrenda.

Hurrengo saioak azaroaren 26tik abenduaren 4ra Arrasaten, Tolosan eta Hernanin jokatuko diren hiru finalaurrekoak izango dira, eta Gpuntua-Denda txokoan jarriko dituzte sarrerak. Arruntak 18 euro balio ditu, bazkideenak 12 eta gaztetxoenak edo 16 urtetik beherakoenak, aldiz, 8. Finalera joateko asmotan diren bertsozaleei sarrerak ahalik eta azkarren erosteko gomendioa egin nahi die talde antolatzaileak, azken egunetan sarrerarik gabe geratzeko arriskua ekiditeko, sarreren salmentaren martxa bizia baita jadanik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo