Loading the player...
Benito Lertxundi - 2011 urtarrilak 23
«Menperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa»
Gustuko zituen rock abestiak euskaratuz hasi zen kantagintzan. Beste hainbat sortzailerekin batera parte hartu zuen loaldian zegoen euskal kulturaren berpizkundean, astindu moduko hartan. Orduz geroztik, bere ahotsa herri baten bizitzaren soinu-banda da. Protestatik epikara edo lirismora, gitarra hutsarekin edo orkestra sinfoniko osoak lagunduta, baina beti barrualdeko lurraren urrumaz edo itsasoko uluaren zirraraz. Bihozkadaren oihua bezala.
|