GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-05
Jainkoak epaituko duela esan du Blairrek Iraki buruz
Iraken inbasioa sorrarazten ari den txikizioarengatik Jainkoak soilik epaituko duela esan zuen atzo Tony Blair Britainia Handiko lehen ministroak, eta prepotentzia horrek kritika gogorrak eragin ditu. Hildako soldaduen senideek erlijioa inbasioaren porrota estaltzeko erabiltzen aritzea egotzi diote.

LONDRES

Kritika gogorrak jaso ditu Tony Blair Britainia Handiko lehen ministroak, Irak inbaditzeko erabakiaz galdetuta, historiak eta Jainkoak epaituko dutela baietsi baitzuen bart ITV telebista kateak emititutako saioan.

Aurkezleak Irakeko inbasioaren ondorioek kontzientzia arazoak sorrarazi dizkioten galdetu zion, eta Blairrek zera erantzun zuen: «Horrelako erabakiak hartu behar dira, eta horrekin bizi behar duzu. Azkenean, ekintza horiengatik epaituko zaituzte. Hala ere, fedea baduzu, epaiketa beste batzuek egiten dutela konturatzen zara». Aurkezleak hori argitzeko eskatuta, hau erantsi zuen: «Jainkoarengan sinesten baduzu, hark epaitzen zaitu». «Bizitzak jokoan jartzen dituen erabakiak hartzeko modu bakarra bidezkoa egiten saiatzea da, zure kontzientziaren arabera. Historiak epaituko du gero», esan zuen.

Iraken hildako soldadu baten aitak, Reg Keysek, adierazpenak «arbuiagarriak» direla esan zuen. Keysen berbetan, Gobernuak Jainkoa erabiltzen du bere estrategiaren erabateko porrota estaltzeko. «Jainkoak eta erlijioak ez daukate gerra horrekin zerikusirik», esan zuen. «Benetako kristau batek ezin du gerra babestu», iritzi zion Rose Gentlek, hildako soldadu baten amak. Liberaldemokraten diputatu Evan Harrisek esan zuen Blairren hitzak«eskandalagarriak» direla, eta politikan jainkoak aipatzeko arriskuaz ohartarazi zuen.

Bitartean, erasoak eguneroko ogi izaten jarraitzen dute Iraken. Bagdadeko autobus geltoki batean leherrarazitako lehergailuek zazpi lagun hil zituzten. Salman Beken beste bi hil zituen auto-bonba batek, eta, Baquban, saltoki batean jarritako bonbak bi emakume hil zituen.



El fiasco de la línea de teléfono para delatar a la resistencia
GARA

BAGDAD

El ministro de Interior del Gobierno colaboracionista en el Irak ocupado reconoció el fracaso de la iniciativa de instalar un número de teléfono para delatar a la resistencia iraquí.

Según cálculos del titular de Interior, Bayane Jabr Soulagh, la mitad de los que llaman a este teléfono lo hacen para insultar a los receptores de las llamadas.

Junto a este sabotaje continuo a la línea, el ministro mostró su irritación ante lo que calificó de «problemas técnicos». Y es que señaló que la mitad de las líneas no funcionan.

El número 130 no funciona y no es por falta de propaganda de la televisión estatal creada por los ocupantes, que difunde sin cesar anuncios que muestran atentados frustrados por la llamada de algún delator. Los anuncios muestran lo que son, ficción lejos de la realidad.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta años»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea