GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-03-05
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak

Ertzaintza eta ezker abertzaleko jendea, aurrez-aurre, kalean. Ertzaintza eta eskarmentu handiko langileak eta militanteak, aurrez-aurre, kalean. Azken orduko irudiek kezka bizia sortu dute. Igor Angulo eta Roberto Saizen heriotzek bi presoen familiengan eta inguru sozialean sorturiko mina areagotzera jo du Ertzaintzak. Zergatik? Gasteizko kaleetan, orain dela 30 urte, Frankismo garaiko Poliziak eginiko sarraskia oroitzeko manifestazio jendetsua egin da. Ertzaintza azaldu eta xingola beltzez apaindutako ikurrina eta Lakuak salatu duen espetxe politikak eragindako azken bi hildakoen argazkiak kentzeko agindua eman... eta, ondoren, inortxok ere entzun ez zituen oihu batzuk aitzakia, milaka lagunen aurkako erasoa. Dozenaka zauritu, batzuk atxilotu, eta gogor egurtuak izan direnak espainiar Auzitegi Nazionalaren aurrean salatu.

Zaramagako elizan 1976ko martxoaren 3an gertatu zen Poliziaren jazarpen bortitzetik bizirik atera zirenek nekez uler ditzakete Fragak bidalitako Poliziak eta Balzak agindutako Ertzaintzak, 30 urte beranduago, agertzen dituzten parekotasunak. Haiek bezala, euskal herritar asko zur eta lur geratu dira, PSOEk kudeatzen duen espetxe politikari loturiko gertakizun latzen aurrean Barne Sailak erakutsitako jarrera egoskorra ikusita.

Ertzaintzaren jokabidea ulertzeko zailtasunak areagotu dira, kontuan izaten bada Lakuako Gobernuak, batetik, eta Legebiltzarrak, bestetik, espetxe politika salatu eta Martxoaren 3ko biktimei elkartasuna adierazi dietela. Presoek pairatzen duten egoera latza eta Estatuak eragindako biktimek jasaten duten utzikeria hitz gogorrekin salatu ondoren, nola bidal daiteke Ertzaintza hildakoei beren azken agurra eman nahi dutenak erasotzera? Zerk bultzatzen du Ertzaintza duela hiru hamarkada San Frantzisko elizan bost kide hilik utzi zituzten sindikalistak berriz jipoitu, atxilotu eta espainiar epaitegi bereziaren aurrean salatzera?

Gaur, Josu Jon Imaz eta bere alderdiaren beste agintari batzuk Irungo hilerrian elkartuko dira. ETAk hil zuen Montxo Doral sarjentua gogoratuko dute. Igor Angulo eta Roberto Saizen senitarteko eta lagunek pairatu behar izan dituzten debeku eta indarkeria jasateko arriskurik gabe, joan zena omendu eta ETAren indarkeria kondenatuko dute. Egoera ezin aproposagoa da Imazek beste euskal biktimen aurrean Ertzaintzak erakutsi duen jarrera bortitzaren arrazoi sakonak azaldu ditzan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta años»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea