GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-05
Leire Corrales Goti - EAJ-PNVko legebiltzarkidea
Zilegi da dagokiguna eskatzea

Espainiako Gobernuak bere garaian frankistek Kataluniako Generalitat-ari lapurtutako agiriak nola bueltatu dituen ikusi dugu.

Pozez hartu dugu albistea, zalantzarik gabe. Izan ere, hirurogeita zazpi urte behar izan dira Espainiako Gobernu batek onar dezan, zilegi dela, frankistek bidegabe ebatsitako eta Salamancan gordetako agiriak berreskuratzeko eskaera egitea. Horretarako, joan den 2004ko abenduan, Espainiako Gobernuak izendatutako aholku batzorde batek, Mayor Zaragoza buru zuela, ebazpen bat jakinarazi zuen. Ebazpen horrek jatorri irizpidearen garrantzia nabarmendu du, eta frankismoak eragindako kalteak fisikoki eta moralki konpontzeko beharra ere nabar- mendu du. Bada kontu gehiago ere; agirien itzulpenaren justizia eta aldarrikapenaren zilegitasuna ere adierazten baita. Gomendio horiek guztiek Madrilgo Kongresuan onartu den Lege Proiektuan izan dute isla. Baina, zerk ematen dio funtsa agirien itzulketa horri? Espainiako Gobernuak arrazonamendu zinez logikoa eman du itzulketa horri bide emateko: Errepublikak bere gain aitortzen zuen gobernu demokratikoa zela Kataluniakoa. Kataluniakoek, printzipio horri jarraiki, sasoi horretako ondarea eskuratu dute dagoeneko. Zorionak.

Orain dator orain eztabaida horren gazia. Baldintza hori betetzen duen kasua da geurea ere. Ez al zuen aitortu Errepublikako Gorteek 1936ko urriaren 1ean Eusko Jaurlaritzaren eraketa? Tresneria beretsua dugu eskuartean. Are gehiago, Espainiako Gobernuaren Kultura Ministroak berak ere «errepresio» helburuekin ebatsi ziren dokumentuak direla aitortu du Senatuan. Calvo andereak esan bezala; «...Legezko instituzio demokratiko horren existentziaren dokumenturik garrantzitsuenak dira, Errepublika garaiko esparru konstituzionalean, errepresio helburuekin indarrez ebatsi zirenak (...)». Badirudi Kultura Ministroaren adierazpenak entzunda, zentzu guztietan gatozela bat. Horrela da bai, denok dakigu Salamancako Artxibategian dagoena lapurreta izan zela. 1937ko apirilaren 20an, Francoren gobernuak Informazio eta Propaganda Antikomunistaren Bulegoa sortu zuen, Errepublikaren aldekoen agiriak ebasteko helburuarekin. Salamancan ezarri zen erakunde haren egoitza, altxatuen hiriburua zelako une hartan. 1937ko ekainean, altxatuek Bilbo hartu orduko, agiri harrapaketa hasi zen. Helburu zehatza zuen; Mugimendu Nazionalaren aurkako erakundeen eta pertsonen agiriak berreskuratu, sailkatu eta gordetzea. Fronteak aurrera egin ahala, tokian-tokiko alderdien, sindikatuen, udaletxeen, elkarteen eta hedabideen, banakoen etxeetan sartu eta agiriak hartzen zituzten. Artxibategi deiturak badu bere eufemismo puntua. Artxibatzeko asmorik ez zuten haiek. Altxatuek dokumentuak errekisatu eta indarrez eraman zuten errepresio bidez, eta, gerora ere, jazarpenak urtetan iraun zuen. Jokaera horiek ez zaizkio artxibatzearen praktikari lotzen normalean. Errepresioa? Berbarik egokiena izan daiteke. Errepresio bidez, lapurreta egin zen.

Indarrez ebatsi zirela, errepresio bidez izan zela, lapurretaŠ Kalifikazio guztietan bat gatoz. Exijitutako baldintzak ere betetzen ditugu, Errepublikak aitortu izandako Eusko Jaurlaritza izatea, alegia. Orduan, nire galdera da, zein da auzi horren eragozpen nagusia? Ulertzeko moduetan ados izanik, zein da hitzetatik ekintzetara pasatzeko zailtasuna? Ez al gara joko zelaian denok eskubide berekoak? Azal diezadatela, mesedez. Ez gara ari garaile edo galtzaileetaz hitz egiten, ezta arma politikoetaz ere. Zilegi da dagokiguna eska- tzea. Zapateroren Gobernuak, legeak lege eta Kataluniakoari jarraiki, arrazoi berengatik, beste hainbeste egin beharko luke Eusko Jaurlaritzaren agiriekin, guk eskatu behar izan gabe. Agiri horiek gure ondare kolektiboaren erakusle dira, eta, beraz, bere kokapen naturalean baino ez dute zentzurik. Orain, Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Zentroan, IRARGIn, eta, aitaren batean, legealdi honen buruan eraikiko den Euskadiko Artxibo Nazionalean. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta años»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea