GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-05
Auto kopurua murriztuko dela ohartarazi du VWk

IRUÑEA

Volkswagen-Navarra enpresako zuzendaritzak presioa egin die langileei konbenioa sinatzeko, lana murriztuko dela ohartaraziz. Izan ere, enpresak langileen batzordeari jakinarazi zionez, enpresa-talde horren zuzendaritzak atzera bota du Iruñeako lantegian Polo modeloko 10.000 unitate gehiago egiteko eskaintza.

Enpresaren arabera, «gure zentroak konbenioa sinatzeak ekarriko lukeen egonkortasunik ez izateak» eragin du erabaki hori. Batzordeak uko egin zion enpresak bere «azken eta behin betiko» hitzarmenari. Horren ondorioz, zuzendaritzak esan zuen auto ekoizpen kopurua berraztertu dutela eta Volkswagen Navarrako urteko programan 1.000 auto gutxiago izango direla. Horregatik, datorren martxoaren 24an lantegia itxita izango da.

Enpresak bere eskaintza «azkena eta behin betikoa dela» berretsi zuen. Zuzendaritza edozein gai azaltzeko eta zehazteko «prest» dagoela adierazi zuen. «Baina funtsezko puntuak mugiezinak dira», nabarmendu zuen.

Halaber, malgutasun neurrietan beste auto enpresetan sinatutako hitzarmenetan jasotzen diren berdinak direla esan zuen enpresak. Zuzendaritza ez dago prest «inolaz ere» malgutasun horiei uko egiteko. Azkenik batzordeari egotzi zion lanpostu askoren etorkizuna «kolokan jartzea».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta años»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea